Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ipuinik ez (155. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/03/22
Otamotz
Zenbat aldiz entzun beharko duzun politt horrek elurrarekin etorri zinela! Emakume langilearen egunean. Ospatu beharko ez denean ere, egun hori iritsiko bada, berezia izango da martxoaren zortzia zuretzat eta zure ingurukoontzat. Elurretan etorri zinen eta maindire zuri artean zaude orain, epelean. Begiratzen dizut. Ezin dizut begirik kendu. Hainbeste minutu eskaini dizkizu nire imajinazioak… Irudikatzen zintugun bezalakoa zara. Hain zu! Begiratzen dizut; eta zuk ere begiratzen diozula iruditzen zaio gizajo honi. Amaren begi handiak ikusi nizkizun. Bai, ilun-ilunak eta handi-handiak. Zure-zureak. Eta berriz maitemindu nintzen. Ikusiko baninduzu, haizerik ere pasatzen uzten ez duen beirazko leiho honen bestaldean… Zure loa zaintzen, ama errendituta ametsetan utzita. Ene, negarrari eman behar ote diozu? Bai, politta, bai, egin lasai eta gogor. Hitzek baino gehiago lortzen dute malkoek. Haiei esker aterako zaituzte kaiola horretatik erizainek, nazkatzen badituzu. Nik, aldiz, entzun nahi zintuzket: zure negar-zotinak barru-barruraino sartzea. Ezin dudanez, begiratu egiten dizut, begiratzen dizut zerk aztoratzen zaituen jakin nahian. Asmatuko ote dut zure negarra ulertzen? Entzun egin behar horretarako! Ez jakin; beharbada, bihar bertan, isildu ezin zaitzakegunean, ondo damutuko naiz hitz horiek esanaz. Bihar biharkoak. Atzoko zor luze bat kitatu nahian nabil orain. Amaren sabeleko ostikoez haratago sentitu nahi zaitut. Bada garaia! Nola zimurtzen duzun kopeta, nola tolesten sudurtxoa eta estutzen ezpainak… Eta nik, oraindik, imajinatu egin behar zure ahotsa. Amaren gorputza lehen, beiratea orain: beti zerbait gu bion artean. Ez ezazu pentsa, jeloskor egon naiz bederatzi hilabetez. Bai, orain aitortzen dizut; zuri bakarrik. Amatxori ez diot txintik ere aipatu. Zu handitzen zarenean ere ez dugu horretaz hitz egingo. Bederatzi hilabete diferituan. Ez da gutxi. Nahikoa arrazoi bekaizti izateko. Eta amazuloa bazara, eta amak zuretzako izango baditu, gaurtik aurrera, laztan, begirada eta muxu guztiak… Hau, akaso, ez nuke sentitu behar… Kostako zait gerora ere berriz aitortzea! Baztertua sentitzearen beldurra areagotu didazu, txiki. Begi handiagoak, sudur itzela, belarri ikaragarriak… Dena nahi nuke. “Zeinen begi handiak dituzun!”, “Zeinen belarri handiak zureak!” Zu gehiago sentitzeko, Txanogorritxo! Baina otsoa izan gabe. Izua zilegi ote da? Basoak, otsoak, amaiera politik ez duten ipuinak… Ezinegona duzu politt horrek? Besoak luzatu dituzu, sehaska konkistatu nahi duzu ala? Ez da nagiak ateratzeko, ordea. Hankak ostikoka, kopeta zimurra, sudurra tolestuta, begiak estu-estu itxita eta ahoa zabal-zabalik. Lehertu da zerbait zure barruan. Zeinen zu izan zaitezkeen esentzian! Zeinen erraza den zuretzat! Nik ere egingo nuke. Motibo askorengatik: poza, erantzukizuna, maitasuna, beldurra. Zure txikitasunean zenbat sentiarazten didazun. Zeinen ni! Zuri begira-begira, zuretzat hain erraza dela ikusita, neuk ere egin nahi nuke. Baina niretzat zailagoa da. Ikusten banaute… Ez naute horrela inoiz irudikatu. Momentuz ez dago inor pasilloan. Zorte pixka batekin ez da inor inguratuko. Beiratearen beste aldean zaudeten txikitxoak soilik izango zarete lekuko: Bazen behin urteko azken elurtearekin beirate baten atzean malkotan erditu zen gizon langile bat…Egidazu keinuren bat, maitea. Nik zure negarra bezala entzun nahi nauzula sinestu behar dut. Ez baitakit ipuin hau askotan kontatuko dizudan, Txanogorritxo.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
3

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
4

3x3 saskibaloi txapelketa arrakastatsua

2025/06/14
Urretxu
5

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
6

Santa Isabel egunean Antioko jatetxea irekiko da

2025/06/13
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT