
Pasa den ekainaren 26an, Urola AsirautoPlazaola taldeko kideak, Jon Azpiazuk, Gasteizen jokatu zenDistantzia Luzeko txapelketan parte hartu zuen. Txapelketa bereziazen Azpiazurentzat, urte bete lehenago Espainiako txapeldun izatealortu baitzuen 25 eta 29 urte bitartekoen mailan.
Aurten ordea, erronka duela urtebetekoabaina handiagoa izan da, Europa mailako Distantzia Luzeko txapelketabaitzegoen jokoan. Proba gogorra izan zen, 4 kilometro igerian, 120kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrikan egin behar izanzituzten parte hartzaileek.
Azpiazuk, igeriketan galdutako denbora,bizikletan eta korrikan errekuperatuta, ibilbidea 6 ordu, 40 minutueta 39 segundoko denboran osatzea lortu zuen. Denbora horri eskerBuesa Arenan kokatutako helmuga bigarren lekuan gurutzatzea lortuzuen, 25 eta 29 urte bitartekoen mailan Europako txapeldunordebilakatuz.
Bere hurrengo erronkak Frantzianospatuko den Ironman erdia eta abuztuan Ingalaterran egingo denIronman-a izango dira.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola triatloi taldea.