Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jose Maria Busca Isusi: Zumarragako Argiñano (160. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/10/25
Otamotz

Azaroko lehen asteburuan Busca Isusiren oroimenezko buzkantza lehiaketa izango da.   Zumarragar hau gastronomo handia izan zen eta kale bat ere badu, baina ziur gazte askok ez dakitela nor den. Carmen Agirre alargunarekin izan gara bere senarra zenari buruz hitz egiten.   Jose Maria Busca Isusi 1916an jaio zen eta 1986an zendu zen. Trenbidearen eraikuntzan lan egitera etorri eta Ezkio-Itsasoko neska batekin ezkondu zen italiar baten biloba zen. Erreportaje honetako protagonistak Natur Zientziak eta Bromotologia ikasketak egin zituen. Jendeak ondo jatea nahi zuen eta bere liburuek, egunkarietako artikuluek eta irratsaioek arrakasta handia izan zuten etxekoandreen artean. Luis del Olmoren Protagonistas saioan kolaboratzen zuen eta Del Olmok Busca Isusi Argiñanoren aurrekoa izan zela idatzi zuen.   Gainera, Zumarragako buzkantza lehiaketaren sortzailea izan zen. Carmen Agirre bere alargunak gazteak zirenean Mordo eta Unanue tabernetako buzkantzek arrakasta itzela zutela oroitzen du. “Buscatarren etxean ere egiten ziren, Legution hazten zituzten ardien odolarekin. Nire senarrak buzkantza onenak Zumarragakoak zirela, eta Zumarragakoen artean bere etxekoak esaten zuen. Nik bere izebekin ikasi nuen egiten”, dio.   Hauen eta bere amaren eraginez maite zuen Busca Isusik gastronomia. “Bere ama eta izebak sukaldari oso onak ziren. Azken hauek sukaldari batek Batzokian ematen zituen eskoletara joaten ziren eta errezeten eta apunteen koadernoa gordeta dugu oraindik”. Dena den, argi utzi nahi du bere senarra ez zela sukaldaria. “Bere kezka jendeari zer jaten zuen eta zer komeni zitzaion jakinaraztea zen”. Helburu horrekin hainbat liburu eta ehunka artikulu idatzi eta irratian aholkuak eskaini zituen. Etxera etxekoandreek idatzitako ehunka gutun heltzen ziren. Carmen Agirrek ere bere senarrak komunikabideetan ematen zituen aholkuak jarraitzen zituen. “Haurrei arrain urdina ematen nien. Kontuan izan behar da garai hartan ez zuela egungo ospe ona. Etxeko sukaldaria ni nintzen, baina oso ondo nekien berari eta bederatzi seme-alabei zer gustatzen zitzaien”.   Usoa Busca alabak etxera sartu zen lehen ekilore-olio botila zuzenean zakarrontzira joan zela eta edozein ozpin ere ez zitzaiola gustatzen oroitzen du. “Gustukoa ez zuenari buruz sukaldea garbitzeko bakarrik balio zuela esaten zuen. Orain denok erabiltzen ditugu oliba-olioa eta ozpin ona”.   Enpresa munduan ere aitzindaria izan zen. Martzillan produktu izoztuen enpresa ireki zuen: estatuko lehena. “Hemen ez zegoen ontziratzeko materialik eta bere anaia Frantziara joaten zen horren bila”, aipatu du Agirrek.   Busca Isusi ez zen bidaia zalea izan, baina mundu osoko argitalpenak lortzen zituen eta guztiak irakurtzen zituen. Teoria ikasi ondoren praktikara pasatzen zen. Frantziarren pausoak jarraituz, sagardoa destilatzea erabaki zuen. Eurek Calvados deitzen diote eta zumarragarrak Sagardos izena jarri zion. “Sagardogile batek kupeletan gelditzen zen sagardo hondarra gordetzen zion eta berak Donostiara irratian hitz egitera joaten zen bakoitzean jaso egiten zuen. Etxeko bainu-gela nola uzten zuen ikustekoa zen!”, dio bere alargunak. “Etxe guztian sekulako alkohol usaina izaten zen”, oroitzen du bere alabak.   Jenioa zen eta, gainontzeko jenio guztiei bezala, ez zitzaion batere gustatzen lanean ari zenean inork molestatzea. “Bere kasa ibiltzen zen, mesede bat eskatzen zioten bakoitzean baiezkoa ematen zuen. Sekula ez zuen sosik eskatu hitzaldien truke eta etxean mundu guztia hartu zuen. Gregorio Marañon etxean izan zen eta Jose Mari Gorrotxategi, Periko Txueka, Juanito Zelaia… lagunak zituen”, dio Usoa Buscak.   Bere amak azken honek eta Busca Isusik Municheko itun gaiztoan parte hartu zutela gogoratzen du. “Europar Mugimenduak deituta joan ziren eta itzuli zirenean izardun bandera egitea eskatu zidan”. Alabak bidaia haren ondoren atxilotu egin zutela eta goiz guztia Donostian izan zutela gehitu du. Bazkalordurako askatu zuten, noski.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

'Skandelli' eta bere lagunen festa

2025/07/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du

2025/07/12
Urretxu eta Zumarraga
6

Asier Auzmendik eta Eneko Salvadorrek irabazi dute geltokietako jaietako barrika lehiaketa

2025/07/13
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT