Pasa den ostiralean inauguratu zenZelai Arizti kultur etxean Antion egingo den interpretazio zentroarengaineko erakusketa. Mikel Serrano alkateak eta Ventura eta Limonaarkitekto estudioko Pau Limonak egin zituzten aurkezpen lanak.
Erakusketan, interpretazio zentroanbarrena bidaia birtual bat egiteko aukera eskainiko da. Zazpi batminutu irauten dituen bideoan etorkizuneko eraikina barrutik nolakoaizango den ikusteko aukera dago. Horretaz gainera, proiektuarengaineko bederatzi informazio panel, bi maketa; bat aurreproiektuaridagokiona eta bestea azkenean egingo den proiektuari dagokiona,planoak, dokumentazioa eta 2005etik iaz onartu zen Plan Berezira arteeman diren pausu guztiak biltzen dituen kronograma bat izango diraerakusketan, besteak beste.
Erakusketaren helburua, Serranok esanzuenez ”herritarrei, Antion zehatz mehatz zer egin behar denerakustea” da. Bere aldetik, Pau Limona arkitektoak,aurreproiektuari dagokionez egin diren aldaketak, minimoak direlaesan zuen. Hala, kanpo aldean sarrerako arrapala bat gehitu zaiohasieran proposatutakoari, baita komun publikoak eta parke bat ere.
Eduki museistikoari dagokionez, AnaGaldos eta Anna Escarpanter historialariek aurkezpenean azalduzutenez, ”interpretazio zentroan, Zumarragako historiarenibilbidearen errepasoa egingo da hiru aro ezberdinetan banatuta.Horietako bakoitza harria, egurra eta burdinarekin irudikatuta egongoda”.
Erakusketa ostiralean ireki zenpublikoarentzat eta hilaren 28ra arte egongo da zabalik. Guztira8.850 euro kostako da erakusketa. Horren baitan 5.000 kuadriptikobanatuko dituzte gaur hasita herritarren artean informazioazabaltzeko.
Azkenik, Mikel Serrano alkateakaurkezpenean aurreratu zuenez, interpretazio zentroaren lanak AsteSantuaren bueltan hasiko dituzte. Azpiegiturak azkenean 1.305 metrokoadroko azalera izango du eta 2,6 milioi euro kostako da.
Argazkia: Mikel Serrano eta Pau Limonaaurkezpeneko une batean.