Gaur, eguerdiko 12:00etan Ipintzaiturriaren aurrean, Zumarragako Udalak 904 zuhaitz landare banatukoditu Zumarragako baserritarren artean.
Zortzigarren urtea da Udalak banaketaegiten duela. Helburua, bertako zuhaitzen espezieak bultzatzea da.”Udalak nekazaritza batzordearen bitartez diru-atal bat ireki dulandare horiek erostean sortzen diren gastuei aurre egiteko”,adierazi dute. ”Ekintza horiekin Zumarragako Udalak landa guneetangarapen iraunkorrarekin zerikusia duten ekintzak sustatzen jarraitukodu”, azaldu dute udaletxean.
Espezie guztien artean haritzamerikarra izango da gehien banatuko dutena, 411 landare hain zuzen.Sagarrondoak daude zerrendaren bigarren postuan, 109 etabaserritarrek, guztira, 99 intxaurrondo eskatu dituzte. Izan ere,Udalak banatzen dituen zuhaitz landareak baserritarren eskakizuneierantzuten diete.
53 pago eta 54 aranondo hartuko dituztebaserritarrek eta bertako hogei haritz eta gaztainondo eskatu dituzteguztien artean. Hamar urki, udareondo eta kiwi inguru ere jasokodituzte. Aurtengoan gutxien eskatu dituzten landareak pikondoak,platanoak, hurritzak, arteak, lizarrak eta gereziondoak izan dira.
Iaz baino landare gutxiago
Iazko banaketan baserritarrak haztekoepe luzea behar duten landareak eskatzearen aldeko agertu ziren,”gerokoek gozatu ditzaten”. Ipintza iturriaren parean egingo dutenbanaketa aurten, iaz ez zuten bertan egin, Udalak duen lokal bateanbaizik.
Aurtengoan zuhaitz landare gutxiagobanatuko dituzte, iaz 1.145 zuhaitz landare jaso zituztenbaserritarrek. Nolanahi ere, urtero gehien eskatzen duten zuhaitzaharitza da.