Emakumearen Nazioarteko Egunarenharira, Eraldatzen elkarteak Haurralde Fundazioarekin batera ”Afrikazabaldu: afrikar emakumeen sormen gaitasuna” ekimenaren barruanjarduera ugari antolatu ditu. Gaurkoan egitasmoari amaiera emangodiote bi bi dokumentalen emanaldiarekin.
Gaur, zine afrikar erreibindikatzaileaeskainiko dute Zelai Arizti kultur etxean 19:00etatik aurrera.Belgikan eta Burundin ekoitzitako ”Mieux vaut mal vivre que mourir”dokumentala emango dute; 1970ean Justin Bitagoye eta GaudioseNininahazwe-k zuzendutakoa. ”Nasija” bestalde, 2006an GuillermoRios espainiarrak osatutako film laburra da. Biolentzioaren etaintolerantziaren aurkako film laburrik onena dela diote adituek.
Afrikar emakumeek egindako artisaulanak jarri dituzte ikusgai Zelai Arizti kultur etxean eta filmak etadokumentalak erabili dituzte afrikar emakumeen sormenaren isla.Hitzaldiak eta gazteentzako emanaldiak egin dituzte. Hau guztia,Afrikari buruz dauden aurreiritziak deusezte aldera, bertakoemakumeen sormen lanak erakustea izan dute helburu.
Argazkia: ”Mieux vaut mal vivre que mourir” dokumentaleko irudi bat (utzita)