Guillermo Arriaga gidoilaria gabeko bere lehenengo pelikula izan da Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendari mexikarrarentzat Biutiful.
Filmean Javier Bardemek antzezten duen Uxbal da protagonista nagusia. Bartzelona, hiri moderno eta kosmopolitan, galduta sentitzen du bere burua eta emozionalki desorekatuta dabil. Emaztearekin zuen erlazioa era mingarrian bukatu berri du, eta honi buelta ematen saiatzen ari da. Seme-alaben zaintza bere gain du eta eginbehar hau are gehiago zailtzen zaio heriotza gertu duela sentitzerakoan. Inguruan dituenak zaindu behar ditu baina bere burua zaintzearen ardura ahaztu gabe. Uxbalen istorioarekin orain arteko bere pelikularik intimistena egin du zuzendariak, sufrimenduaren inguruan hausnarketa gogorra.
ButaK 21 zineklub taldea
