Antioko erromeriari amaiera emateko ekitaldiak jendetza bildu zuen. Kalean Alaitasuna errondailak gozatu zuen itxaronaldia.
Egun osoko jai egunari amaiera emateko, Antiotik herrirako jaitsiera jendetsua, alaia eta luzea egin zuen atzo zumarragarrek. Santa Isabel egunaren beste osagai bat da jaitsiera, urtetik urtera indarra irabazten duena. Atzokoak ez zuen hutsik egin, eta egun osoa erromeria giroan igaro zutenek, edo propio Antiora jaitsiera hori egiteko igo zirenek dantza eta kantu batean egin zuten herrira itzultzeko bidea, Eitzan geldialdi luzea eginez.
Herrian, bitartean, Alaitasuna errondailaren doinuek gozatu zuten itxaronaldia.

