Bederatzigarren urtez, Zumarragakoerretiratuek Kultur Astea antolatu dute. Ekintzak martxan diradagoeneko eta asteburuan dantza erakustaldiak eta antzerki saioakizango dituzte.
Gaur eta bihar solasaldia eta tailerraizango dira, hurrenez-hurren. Solasaldia Zumarragako Gure Txokoetxean egingo dute, 17:00etan. Tailerra bihar izango da El Salvadorgizarte etxean, 17:00etan. Etzi, ostirala, Donostiako Kristina-eneaparkera irteera egingo dute, 16:30ean jubilatuen etxetik aterakodira.
Ekintzak, hilaren 15era arte
Larunbatean dantza erakustaldia izangoda Zelai Arizti aretoan 12:00etatik aurrera. Ondare taldeak euskaldantzak eskainiko ditu. Hierbabuena taldeak sevillanak eta Atardecertaldeak saloi dantzak. Arratsaldean aretoko dantzarekin jarraitukodute, eta saio horretan, jubilatuak izango dira dantzari. Dantzaldia18:00etan hasiko da Gure Txokon.
Igandean berriz, 18:00etan, Irri Makilajubilatuen antzerki taldeak hiru antzezlan aurkeztuko ditu ZelaiArizti aretoan. Egitarauak gehiagorako ere emango du, ekintzakhilaren 15era arte luzatuko baitira: Bingo txapelketa, hitzaldia,antzerkia eta abesbatzen saioa egingo dituzte.
Argazkia: Irri-Makila antzerki taldea.