Goierri txirrindulari elkarteakantolatuta, gazteen txirrindulari lasterketa egingo dute etzi,Urretxun. Andres Enrique Magallonen omenezko proba izango da, leheneta bigarren urteko kadeteen mailako txirrindularientzako prestatuta.
Lasterketa, Goierri kirol elkarteakantolatu du eta 16:00etan hasiko da, Labeaga kaletik. Elkartearenegoitza parean jarriko dituzte irteera eta helmuga. 46 kilometrokoproba izango da. Urretxutik Azkoitira, Ezkio-Itsasora etaOrmaiztegira joango dira txirrindulariak, berriro ere Urretxuraitzultzeko. Lasterketa 17:12 aldera bukatuko dela aurreikusi dute.
Argazkia: Goierriko txirrindulari gazteak.