Zumarragan goizean egin bezala,Urretxuko Bilduk bere burua aurkeztu zuen atzo arratsaldean. SantaBarbaran egin duten aurkezpenean hauteskundeei begira, Urretxukoherritarrek koaliziorako osatu duten zerrenda aurkeztu zuten; OhianeZabaleta izango duelarik buru.
Bilduk, Gernikako akordioa eta ”EHezkerretik” egitasmoak dituela oinarrian gogorarazi zutenaurkezpenean. Abertzale eta ezkertiarren arteko sinergiak aintzathartu eta hori sendotzea ahalbideratu nahi duena. Gauzak egiteko moduberri bat dela aipatu dute, desberdintasunetik abiatutako berdintasunoreka bat, eszenatoki berri bat posible egingo duen ”lanabesegokia”.
Konpromisoak
Zerrenda osatzen duten guztien izenean,”aurrez aurre ditugun erronkekiko konpromisoa berresten” dutelaaipatu zuen Zabaletak. Bide batez, ”proiektu itxaropentsu honetan”herritarrek beraiek izango duten parte hartzea azpimarratu zuen”gizarte aktibaziorik ezean”, zentzurik izango ez duen asmoalitzatekeelako. Bide batez ereiten jarraitzeko garrantzia azpimarratuzuen, ”kalean zein udaletxean programa politiko adostu bat garatuzeta abian den aldaketa politiko eta sozialari bultzada herritarraemanez”.
- Zerrenda osorik ikusgai duzue jarraian:
1.- Ohiane Zabaleta
2.- Jon Altolagirre
3.- Unai Badiola
4.- Josu Sierra
5.- Mari Kruz Bernabe
6.- Aitor Otegi
7.- Jorge Andueza ”Pitu”
8.- Lierni Asurabarrena
9.- Aingeru Legorburu
10.- Maddalen Aramendi
11.- Ricardo Babarro ”Ritxi”
12.- Itziar Alberdi
13.- Ramon Arbizu