Maiatzaren 22ko hauteskundeetarako astebete eskas gelditzen den honetan, alderdi politikoak kanpainansartuta dabiltza buru belarri. Larunbata, kalean jende gehienpilatzen den eguna dela kontutan izanik, are gehiago Zumarragan,azoka eguna da eta; hainbat ekintza daude antolatuta alderdipolitikoen eskutik.
Hala, PSE-EE alderdiak, gaurko Antion,ekonomiaz eta turismoaz hitz egiteko iragarrita zuen ekintzazgainera, bihar beste prentsaurreko bat emango du. Mikel Serranoalkategaia eta alderdiko zenbait zinegotzi izango dira ”Herrikoetxean” 11:00etan.
Ordu berean, eta 13:00ak bitarteanAralarreko hautagaiak Kalebarren-Areizaga plazan propaganda banatukodute. 11:00etatik 13:00etara baita ere, baina Euskadi plazan,Zumarragako Bilduk ekitaldia egingo du.
Egilea: Goierriko Hitza.