Ostadar Mendi Taldeak Soriako gunerikederrenetariko batzuk ezagutzeko gonbitea luzatzen du datorrenekainerako. Asteburu osoko irteera izango da, ekainaren 11an eta 12anegingo dena.
Larunbatean, hilaren 11n, goizeko 7etanZumarragako parrokiatik irtenda, goizean Lobos ibaiaren Arroilarenzati bat zeharkatuko da. Arratsaldean, La Fuentona de Muriel parajenaturala eta Calatañazor ezagutzera irtengo dira. Gaua Abioncillokoaterpean eman eta gero, igandean, ekainak 12, Vinuesako La LagunaNegratik Urbion (2.229 m) mendira igoko dira eta bertatik Duruelo dela Sierrako Castroviejora jaitsi. Denbora ematen badu, itzulian,Siloseko Monasterioan geldialdia egingo da.
Izena emateko interesaturik daudenlagunek ekainaren 3a baino lehen egin beharko dute, halaxe eskatubaitzaie aterpetxetik. Izena Ostadar Mendi Taldearen egoitzan emandaiteke astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik9:00etara, 943723385 telefonora deituz, edo posta elektronikoraostadar@ostadar.org mezu bat bidaliz.
Dauden zalantzak argitzeko Ostadarrekokideekin harremanetan jartzea da biderik zuzenena. Izena,lehenbailehen ematea gomendatu dute, behin autobusa betetzen deneanzerrendaren inskripzioa berehala itxiko baita.
Datozen egunetan informazio gehiagozintzilikatuko dute webgunean.