Hilabete askotako lanaren emaitza daatzo Urretxun aurkeztu zutena. Bizikidetzan sakontzeko eta kohesiosozialean eragiten duten arazoak gainditzeko proposamenak jasotzenditu eta ideia hauek jasotzeko banakako elkarrizketak, lan mahaiaketa talde dinamikak baliatu dituzte. Proposamen berritzaileak etadesberdinak dira mahai gainean jarri dituztenak: elkarbizitzarakomahai bat, telenobela bat edota denbora bankuak. Parte Hartuzekokideek esan zutenez, abiapuntu jakin bat izan dute: «immigrazioa ezda arazo bat, aukera bat da. Konpondu beharrekoak elkarbizitzaarazoak dira. Hauetako batzuk jatorriarekin zerikusia dute, bestebatzuk pertsonen izateko moduarekin, beste batzuk ahotsarentonuarekin…».
Prozesuan Urretxuko elkarbizitzarigehien eragiten dioten arazoak zein diren aztertu zuten. «Aldagaiasko atera ziren eta multzoka sailkatu genituen, konponketan izangenezakeen eraginaren arabera. Konponketa kontroletik kanpo zuenaldagairik ez zegoela ikusi genuen. Horrek dauden arazoak konpondaitezkeela esan nahi du eta plan honek arazo horiek lantzekoerremintak ematen ditu».
Arazo desberdinen arteko harremanak ereaztertu zituzten. «Esaterako, ezagutza ezak aurreiritziak sorditzakeela ikusi genuen; aurreiritziek talde jakinak delituzkojarrerekin lotu ditzaketela…». Arazo kopuru handienean eragitenduten aldagaiak zein diren identifikatu zuten, eta baita zeinkonponbide dauden bigarren arazo baten menpe. Eragin handiena dutenaldagaien artean hizkuntza, beldurra, pertsonen eta kulturen artekoelkar ezagutza falta, etorkinen elkarte falta, delinkuentzia,baliabide ekonomikoen falta, bazterketa… aipatu zituzten. Gogoetabat ere egin zuten: «Zer da elkarbizitzea? arazoa ez dira jatorriak,hizkuntzak edo kulturak, ezkutuan dauden elementu ugari baizik:horien artean gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunakedota sozialak eta ekonomikoak. Hor dago arazo askoren jatorria».
Proposamenak
Aldagai hauetatikabiatuta, hainbat ekintza jaso dituzte planean. Oinarrizko ekintzenartean Elkarbizitzarako mahaia dago. Mahai hau parte hartzerako etaelkartrukerako espazio gisa definitu zuten. «Herrian sorturikoedozein gai landu ahalko luke mahaiak. Immigrazioarena etengabekoeraldatze prozesu bat da eta herrian egitura egonkor bat behar da,sortu litekeen edozein gai landua izan dadin».
Bigarren ideia bat telesail batenalitzateke. Helburua Urretxun dauden errealitate desberdinekokosentsibilizazioan sakontzea du ideia honek, horretarako formatuentretenigarri eta erraz bat baliatuz. «Egunerokotasunean daudenarazoak ikustarazi ditzake, hauen inguruko hausnarketa bultzatuz»diote.
Mintzalaguna egitasmoa ere proposamenmoduan aipatu zuten, «euskararen ikaskuntzaren gaia bertako biziohiturei ere zabalduz». Elkartzeko espazioen falta ere nabarmenduzuten konpontze bidean jarri beharreko arazo baten moduan. Elkarrendenbora eta jakintzak partekatzeko denboraren bankuak ereelkarbizitza hobetzeko ideien artean jaso dituzte, erreferentziazkoharrerarako herri sarea martxan jartzearekin batera. Jasotakoproposamenen artean formazioa, elkartegintza eta parte hartzeabultzatzen duten ekintzak ere badaude.
Azken udalbatzarrean Urretxukoordezkari politikoek aho batez onartu zuen Immigrazio eta bizikidetzaplana, baina legealdi amaiera izanik, korporazio berriak erabakibeharko du plana abiarazi edo ez. Aurrera eramatekotan, epeak erezehaztu beharko dituzte.
Gorka Moreno Ikuspegi zentrokoordezkariak planak jasotzen dituen ekintzak«interesgarriak etaoriginalak» direla nabarmendu zuen.
Dokumental emanaldia eta sukaldetertulia
Plan honen aurkezpenaren harira hainbat ekintza prestatudituzte datozen egunetarako. Etzi arratsaldean ”La Vida de Alex”dokumentala proiektatuko dute, protagonistekin tertulia ere eginez.19:00etan hasiko dute emanaldia Labeaga aretoan, eta sarrera doakoada.
Ekainaren 7an bizikidetza etaimmigrazio arloko esperientziak ezagutzeko aukera emango dute. Biproiektu aurkeztuko dituzte hemen: Izeba proiektua eta Urola Garaikoemakume etorkinen espazio kultur-anitza. 19:00etan hasiko dutetertulia kultur etxean.
Hilaren 9an azkenik, mundu batplaterean sukalde tertulia egingo dute Juanma Hurtado Kabia jatetxekosukaldariarekin eta Javier Loidi EHUko Biologia eta Ekologia sailekoirakaslearekin. Tertulia hau 19:00etan hasiko dute Zubi-Ondoelkartean.
Egilea: Goierriko Hitza.