Mary Franco zumarragarrak”Txuri-beltz” izeneko erakusketa inauguratu zuen pasa denostiralean Zelai Ariztin. Artista zumarragarrak hogeita bost urtebaino gehiago daramatza margotzen, eta ia denetarik egin du urteguzti hauetan. Orain lau urtetik hona, Karmakros antzerki taldekokide ere bada, eta bi zaletasunak tartekatzen ditu ordutik.
”Txuri-beltz”
Izenak berak dioen bezala, zuribeltzean egindako hogeita hamar bat pinturek osatzen dute erakusketa.Bodegoiak, loreak, txokoak, zaldiak, zezenak eta Urretxuko etaZumarragako paisaiak ikusi daitezke zuri-beltzean. Gehientsuenakpintura akrilikoarekin egindakoak dira, nahiz eta olio-pinturazegindako bat edo beste ere badagoen.
Erakusketa aipatu bezala pasa denostiralean inauguratu zen, eta ekainaren 12ra arte egongo da zabalik.Erakusgai dauden pintura guztiak salgai daude.