Urretxuko Udaltzaingotik jakinarazidutenez, aurreko urteetan bezala, aurten ere San Joan egunekoospakizunak direla eta, mugatuta egongo da Santa Barbaran ibilgailuensarrera egun horretan. Hori dela eta, baimen bereziak emango zaizkiebertara materiala igo behar duten koadrilei, koadrila bakoitzekogehienez bi baimen emango direlarik. Koadrilei ez ezik, Santa Barbarainguruan bizi diren, eta autoa erabili behar duten bizilagunek ere,izango dute txartela eskuratzeko aukera.
Aipatutako baimen bereziak gaur hasieta hilaren 19ra arte eskatu ahal izango dira UrretxukoUdaltzaingoaren bulegoan. Astelehenetik ostiralera 7:00etatik21:00etara eta larunbatetan eta igandetan 9:00etatik 21:00etaraegongo da bulegoa zabalik. Aurkeztu behar diren datuak,eskatzailearen izen-abizenak, telefono zenbaki bat eta baimenduko denkotxearen marka eta matrikula zenbakiak dira.
San Joan egunean Nekolaldetik
San Joan egunean Santa Barbararaigotzeko Nekolaldeko errepidea erabili beharko da, eta baimenik ezdutenek, Etxaburu merendalekuraino bakarrik igo ahal izango dirakotxez. Pagoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztu egingo da etabakarrik jaisteko erabiliko da. Dena den, Pagoetatik Erratzukopoligonoraino igotzeko aukera egongo da.
Autobusa
Santa Barbarara kotxez edo oinez igobehar ez dutenek, autobusez igotzeko aukera ere izango dute, azkenurteetan bezala. Doako zerbitzua izango da, erosoa eta azkarra.Autobusa gelditu gabe ibiliko da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko20:00ak arte. Ondoko lekuetan egingo ditu geldialdiak:
- Ipeñarrietako bidegurutzean (Labeaga 51, estankoaren aurrean)
- Kalerrotan (Areizaga kaleko bidegurutzea, “HD” taberna aurrean)
- Mundo Mejorreko parkinean (Santa Barbarako errepidean, Basagasti gainean)