Iburreta jatetxeak irabazi du pasa denasteburuan egindako II. Pintxo lehiaketa. Epaimahaiak saria eman dioatun gorria oinarri duen tar-tar pintxoari. Herritarren aldetik botogehien jaso duen pintxoa, Monterrey tabernan egindakoa izan da.
Sariak datorren igandean emangodituzte, jaietako haurren egunean, izan ere alkate gaztetxoakbanatuko ditu sariak. Ana Aranburu, Iburretako sukaldaria pozikagertu da, ”sekulako lana eskatu zigun. Pintxo lehiaketa jendearengustukoa dela argi geratu da. Jende asko ibili baitzen”.
Ostiralean, lehiaketa hasi eta egindakopintxoekin ez zuen nahikoa izan. ”Larunbat goizean moldatu nintzen,baina arratsaldean, azkenerako ez neukan pintxorik”. Guztira, 500bat egingo zituela kalkulatu du.
Pintxoa nondik atera zuen galdetuta,”denboraldiko produktuekin osatutako pintxo freskoa” egin nahizuela azaldu du. Atun gorria, tipula, tomatea, rukula eta gerezizosatutako pintxoa egin zuen. ”Nahikoa landutako pintxoa da. Ateraaurretik egitekoa zenez, bere denbora behar du”. Iaz ez zuen irabazilehiaketa. ”Pintxo txukuna egin nuenaren irudipena izan nuen arren,azkenak izan ginen. Aurten, egindako lanak eman du berea”.
Monterrey tabernak egindako pintxoari8,9 puntu eman zizkioten herritarrek; ogi integralaren gainean gulakjarri zituzten, perretxiko esentziarekin.