Amaitu dira jada Santa Isabel jaiak.Ekintzaz betetako lau egun izan dira. Atzokoa, koadrilei eskainitakoeguna izan zen. Eta zenbait berrikuntza izan ziren gainera. Batetik,koadrilen arteko Grand Prix saioa izan zen Las Salle-Legazpiikastetxean jarritako zezen plazan. Bost koadrilek hartu zuten partebertan, eta gazte ugari gerturatu ziren ikusle gisa. Bestalde, aurtenlehen aldiz, koadrilen arteko bazkaria beharrean, afari-merienda eginzuten Euskadi plazan. Ondoren Ohian Vega dj-a izan zenKalebarren-Areizaga plazan, musika jartzen.
Idi-probak
Baina atzokoan, koadrilez gainera,idiak ere izan ziren protagonista. Hiru idi-proba izan zireneguerdian, arratsaldean eta gauean. Guztira, bederatzi idi pare arituziren probalekuan. Eguerdian Egoitz Armaolea, Iñaki Irigoras etaInixio Izagirreren idiak aritu ziren harriari tiraka. Arratsaldean,Paulo Aranberri, Joxe Luis Zabaleta eta Josu Intxaustiren animalientxanda izan zen. Gauen berriz, Fernando Salegi, Xabier Zaldua etaKarlos Mujikaren idiak izan ziren protagonista.
Ohiturari jarraituz, lehendabiziko hirupostuetan sailkatutako idiek, Santa Anastasia jaietako do-probetanparte hartuko dute. Hala, sei idi pare arituko dira irailean. Seihorietatik hiru onenek, Santa Lutzi egunean egingo den finalerakotxartela jasoko dute.
Faborez ’05
Aurtengo koadrila egunean egon denbeste berrikuntzetako bat, Faborez ’05 diskoaren aurkezpenarena izanda. Kalejira eta erromeria izan ziren Zelai Ariztiko pilotalekuan,diskoan parte hartu duten trikitilarien eskutik. Faborez ’05 EuskalHerriko Trikitixa elkarteak bultzatutako proiektua da, trikiti doinuzaharrak kontserbatzeko helburuarekin sortua. Aurten kaleratu dena,bosgarren diskoa da, eta beste behin trikitilari gazteak eta doinuzaharrak uztartu dituzte. Lau bikote aritu dira grabazio lanetan:Olarte eta Urdangarin (Zumarraga-Ataun), Elorza anaiak (Zumarraga),Arkaitz Allur eta Idurre Arriola (Zarautz-Mendaro) eta Astiasaran II.eta Izer (Billabona-Azkoitia).