Urretxuko eta Zumarragako udaletakokultura sailek, Iparragirre sarietarako deialdia egin dute jada. Ohibezala deialdia hiru modalitatetan egin da: narratiban, poesian etabertsopaperetan. Lehen bietako lanak euskaraz, nahiz gaztelaniazaurkeztu ahal izango direlarik. Gure inguruan, sormena bultzatzekohelburuarekin antolatzen dituzte urtero bi udalek, Iparragirresariak.
Baldintzak
Lanak beste inon argitaratu gabeak izanbeharko dute. Lan bakoitzeko hiru kopia aurkeztu beharko dira, DinA-4 tamainan. Narratiban, lanek 6 eta 12 orrialde artean izan behardituzte; poesian, 200 bertso gutxienez; eta bertsopaperenmodalitatean 16 urte artekoek 6 eta 10 bertso artean aurkeztu beharkodituzte, 16 urtetik gorakoek 8 eta 12 bertso artean. Gaia guztietanlibrea izango da.
Irailaren 24a
Lan guztiak irailaren 24ko 12:00akbaino lehen aurkeztu beharko dira Urretxuko edo Zumarragako kulturetxeetan. Lanak gutunazal baten barruan aurkeztu behar dira, inongoidentifikaziorik gabe. Itxita egongo den beste gutunazal batean jarribeharko dira egilearen izen-abizenak, N.A.N zenbakia, helbidea etatelefono zenbakia. Era berean lanaren izenburua zehaztu beharko dabertan.
Sariak
Modalitate eta hizkuntza bakoitzekosari bat izango da, gehienak 600 eurokoak. Bertsopaperetan hizkuntzabakarrean jasoko dira lanak, baina bi mailatan. Hala 16 urtetikbeherakoetan 150€ banatuko dira, 16 urtetik gorakoen artean aldiz600€.
Epaimahaiaren erabakia abenduan zeharemango da jakitera; sari banaketa ekitaldiaren data eta lekua ereorduan emango dira jakitera, Zumarragako eta Urretxuko udalen weborrietan.
Argazkia: 2010eko Iparragirre sarietako irabazleak, Zelai Ariztin egin zen sari banaketa ekitaldian.