URZU, Urretxu eta Zumarragako herriplataforma da, 15M mugimenduaren bueltan jaio zena. Jakinarazidutenez, udako gedialdiaren ostean, berriro ekingo diote iganderokobilkurei. Uda ondorengo lehendabizikoa igande honetan izango da,Areizaga-Kalebarren plazan 20:00etatik aurrera.
Igandean landuko duten gaietako bat,uztailean martxan jarri zen bi herrietako segurtasuna bermatzekoeskaeraren ingurukoa izango da. Sinadura bilketa hasi zuten orduan,eta Urretxuko jaien ondoren amaituko denez, azken bultzada eman nahidiote ekimenari. Sinadurak biltzeko orriak bi herrietako okindegietaneta tabernetan jarri zituzten.
Horretaz gain, aste honetan, hasierabatean aipatutako gai guztiak jarriko dira mahai gainean. Hauekinerlazionatuta, etorkizunari begira plataformatik hartuko direnneurriak zeintzuk izango diren ere jakinaraziko zaizkie biltzen direnguztiei.
Argazkia: URZU herri plataformakokideak orain hilabete batzuk egindako bilkura batean (utzita)