Markel Lopez urretxuarrak, 10 urteditu, eta jaio zenetik ”epidermolisis bullosa” izeneko gaixotasunadu. Tximeleta azala bezala ezagunagoa da bere gaitza, eta izenakdioen bezala, azalari eragiten dion gaixotasuna da. Gaixotasun arrarobezala izendatutako beste bat da Markelena, eta momentuz,sendabiderik ez duena. Bere tratamenduak diru asko suposatzen diofamiliari, eta horregatik, hainbat izan dira, herritar ezberdinekantolatuta, Markel diruz laguntzeko herrian egin izan diren ekintzak.
Oraingo honetan, Aguibaile, GipuzkoakoDantza Elkartearen eskutik dator proposamena. Dantza ikuskizunaeskainiko du datorren urriaren 16an, igandea, 18:00etatik aurreraZelai Arizti aretoan. Gaur goizean, Zelai Arizti kultur etxean eginduten prentsaurrekoan azaldu dutenez, musikal ezagun askotanoinarritutako koreografiak eskainiko dituzte taula gainean: Cabaret,Tango Bar, Mary Poppins, Grease edo Cats, batzuk aipatzearren.Aurkezpenean izan dira hain justu, Jose Mari Orbegozo, Aguibaileelkartearen izenean eta Zumarragako alkatea, Mikel Serrano,Markel Lopez bera, eta Saioa Arrizabagala bere ama lagun zituztela.
Jose Mari Orbegozo, Zumarragako dantzataldearen irakasleak eta Aguibaile elkarteko kideak, zehaztu ditu jaialdiaren nondik-norakoak,“Gipuzkoako zazpi eskoletako kideek parte hartuko dute, 120dantzari igoko dira oholtzara, eta musikal ezberdinak eramangodituzte taulara”.
Ikuskizunerako sarrerak bihar bertanjarriko dira salgai 10 eurotan. Bertan ateratako etekinak, noski,Markel Lopez-en tratamenduko gastuak astetzeko erabiliko dira.Sarrerak 19:30etik 20:00etara eta 22:30etik 23:00etara jarrikodituzte salgain bihar bertan Zelai Arizti aretoko lehiatilan.Ikuskizunaren egunean bertan ere, urriaren 16an eskuratu ahal izangodira 17:00etatik 18:00etara.
Sarrerez gainera, norbaitekdiru-ekarpenak egin nahi izanze gero, kontu korronte bat jarri dutehorretarako: 3035 0132 571321039986.
Ikusi ekimenaren aurkezpenaren bideoa:
Egilea: Gotzon Aranburu