Gaur emango diote hasiera gaztetxean,ZineKU denboraldi berriari. Lehendabiziko egun honetarako, biaurkezpen izango dira: ”Ataun of Death” filmaren proiekzioa izangoda batetik, egileak ere gaztetxean bertan izango direlarik. Bestetik,”Salda Badago” dokumentalaren proiekzioa ere izango da. Kasuhonetan, ziurtatuta ez badago ere, egilea bertan izatea espero da.
Hernaniar gazte batzuek Ataunen eginduten film laburra da ”Ataun of the death”, umore kutsu batez zonbikarlisten istorio bat kontatzen duena. ”Salda Badago”, berealdetik, Euskal Rock Erradikala deituriko mugimenduaren historianoinarrituta dago.
Ikasturte berri honetan ere, emanaldiakasteartero egitea da antolatzaileen asmoa. 22:00etatik aurrera izangodira, gaztetxean bertan. Aurten gainera, film euskaldunen, edobehintzat, Euskal Herrian egin diren produkzioen aldeko lanen apustuaegin nahi da. Ez hori bakarrik; izan ere, film laburren aldekoapustua ere egin nahi da.
Emanaldi guztiak jende guztiari irekitadaude eta doakoak dira.