Berdintasunaren bidean, emakumezkoeneta gizonezkoen indarren metaketa, eta genero indarkeriaren aurkabakoitzak izan duen rola aztertuko dute, besteak beste.
Emakumezkoen eta gizonezkoenelkarlanean sakondu, egiten duten lana bildu, komunean dutena bilatueta elkarrekin egiteko dutenari bidea eman nahi diotela esan zuenatzo, Eraldatzeneko Nilda Gorveinek IX. Berdintasun Foroarenaurkezpenean. Bateratze horrek, elkarte edo kolektibo bakoitzarenlana ez daukala zertan «alboratu» behar argi utzi nahiizan zuen Gorveinek.
Berdintasun Foroa hilak 26an izango da.Baina, aurtengo Foroak inoiz baino ekintza gehiago dakartza. Bihartikhasi eta hilaren 30era arte egingo dituztenak. Hitzaldiak etatailerrak izango dira denak. Urretxun, Zumarragan eta Legazpin egingodituzte. «Ezkio-Itsaso ere, gure eremuaren barruan dago, etabadugu zabaltzeko asmoa. Urtarrilean zeramika tailerra egingo duguhan, Pott-eko eltzegileekin».
Egitaraua:
- Etzi. Ardurazko sexualitatea: norberaren gorputzaren zaintza, Maider Altuna psikologa eta sexologa. Hitzaldia eta tailerra. Zumarraga, Zelai Arizti aretoa, 10:00etan.
- Hilak 23, asteazkena. Hizkuntza sinbolikoaren eragina emakumeen kontrako indarkerian, Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Hitzaldia. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 19:00etan.
- Hilak 24, osteguna.
-Sinbologiaren aldaketa prebentzioaren bidean, Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Hitzaldia. Legazpi, Kultur Etxea, 10:00etan.
-Guraso izateko modu berriak: ama eta aita gazteen erronkak. Koordinatzailea: Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Tailerra. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 19:00etan. - Hilak 25, ostirala. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna.
-Sinbologiaren aldaketa prebentzioaren bidean, Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Hitzaldia. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 10:00etan.
-Sinadura bilketa Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 11:00-13:00.
-Elkarretaratzea Areizaga-Kalebarrenen, 19:00etan. - Hilak 26, larunbata. Goierri Garaia bailarako XIX. Berdintasun Foroa, «Gizon eta emakumeek berdintasunaren bidean eta genero indarkeriaren aurka izan duten rola». Koordinatzailea: Erick Pescador. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 9:30-13:30.
- Hilak 30, asteazkena.
-Emakumeenganako indarkerien jabekuntza eta prebentzio Eskola, Carmen Gonzalez abokatu eta bitartekaria. Tailerra. Legazpi, Kultur Etxea, 16:00-20:00.
-Emakumeen rola memoria historikoaren berreskuratzean, Argentinako kasua, Carmen Gonzalez. Hitzaldia. Urretxuko Aipurunea Kultur Etxean, 19:15ean.
Egilea: Goierriko Hitza