Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak,”Bertso sormenerako Iparragirre Saria” lehiaketa antolatu du lehenaldiz. Pasa den urriaren hasieran aurkeztu zuten lehiaketa; orainparte hartzeko oinarrien berri eman dute.
Lehiaketaren helburu nagusiaahozkotasuna abiapuntu hartuta, bertsoa beste disziplina batzuekinnahastea da, esate baterako, musika, dantza, pintura, irudia…Bertsoa edo gutxienez hitza oinarri hartuta, partaide bakoitzakaukeratutako formatu eta neurrian aurkeztu beharko dituzte eurensorkuntza lanak. Maila bakarra egongo da, eta bertan 16 urtetikgorako edozein pertsonak hartu ahal izango du parte. Ondokoak dirazehaztu dituzten gainerako baldintzak.
- Aurkeztu beharreko lanen gaia eta luzera/iraupena librea izango da.
- Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienez bi lan lehiakide edo lehiakide talde bakoitzeko.
- Aurkezten den lanaren formatua eta euskarria librea izango da, bakoitzak aukeratutakoa (dokumentua, irudia, bideoa, audioa…).
- Lanek orijinalak, aurrez argitaratu zein saritu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
- Lanak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 31
Sari banaketa
Emaitza osoaren orijinaltasuna etakalitatea, eta bertsoak aurkezten badira, bertsoen maila baloratukoditu epaimahaiak. Lanka aurkezterako orduan, goitizenez izenpetukodira. Gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira, izen-abizenak,helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren zenbakia. Gutun-azalhorretan lanaren izena eta egilearen izengoitia agertuko dira. LanakUrretxuko kultur etxean edo Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxeanaurkeztu daitezke.
Sari banaketa 2012ko Martxoan Bertsoazikloaren baitan egingo da, aurrerago jakinaraziko den data batean.Sari bakarra izango da, eta 1.000 euro emango zaizkio lanik onenari.Informazio gehiago nahi izanez gero, bertso eskolaren web orria bisitatu daiteke, edo mezu bat idazti zubertsotan@gmail.comhelbidera.
Argazkia: Gorka Azkarate eta GorkaOjanguren, bertso eskolako kideak, aurkezpenaren unean
Egilea:Goierriko Hitza