Euskararen Nazioarteko Eguna izan zenlarunbatean, eta Goierrin barrena hainbat eta hainbat ekitaldiantolatu zituzten aitzakia hori hartuta. Urretxun, Gipuzkoako bestezenbait herritan bezala, Mintzodromoa ekimena egin zuten. Udaletxekosarrerako aretoan, 50 bat lagun bildu ziren, euskaraz hitz egiteko.Hori baita Mintzodromoa ekimenaren helburua, euskaraz hitz egitea.
Lauzpabost laguneko taldeetan banatuta,eta kafea, pastak eta bizkotxoa lagun ziztuztela, ordu betez hizketanaritu ziren parte hartzaileak. Aurkezleak gaiak proposatu zizkien,eta horien inguruan mintzatu ziren. Gai bakoitzeko, mahaiez aldatzenzen jendea, ondokora joan eta beste jende batekin hizketan hasteko.Denetariko jendea bildu zuen Mintzodromoak; gazteak, helduak etaedadetuak; euskaldun berriak eta zaharrak.
Ondoren kantu-jira egin zenZintzo-Mintzo euskara elkarteak antolatuta Urretxuko eta Zumarragakokaleetan zehar.
Abenduaren 17an, Beasainen
Mintzodromoaekimenak bi aste barru izango du segida, Urretxun egin duten ekimenbera, Beasaina iritsiko baita abenduaren 17an. Gernika pasealekuankarpa bat jarriko dute horretarako. Ordubeteko bi saio egingodituzte, aurrenekoa 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Izena ematekoazken eguna gaur da; horretarako, 943 02 81 00 telefono zenbakiradeitu edo mintzalaguna@beasain.net posta helbidera mezu bat bidalibehar da.
- Ikusi bideoa jarraian:
Argazkia: Mintzodromoa ekimenalarunbatean
Egilea: Gotzon Aranburu