Ikasle Abertzaleen aurkezpenak burutudituzte gaur, Urretxuko eta Zumarragako Lizeo ikastetxean eta JoxeMari Iparragirre institutuan. Lizeoan 10etan zuten hitzordua, eta 30ikasle inguru gerturatu dira erabilera anitzeko gelara. Institutuan,berriz, 12:25etako jolas-garaian egin dute aurkezpena, eta 32 ikaslehurbildu dira.
Oro har, ikasleen interesarekin etaharrera onarekin oso pozik agertu dira hizlariak eta ikasleak eurak.
DBHko eta batxilergoko ikasle batzueiaurkezpen hauek egiteko ideia sortu zitzaien lehenengo hiruhilekoan.Ikastetxeetan ikasle mugimendurik ez zegoela ikusi, eta heziguneetanbizi duten egoera landuko zuten ikasle taldeak sortzeko beharrazegoela iruditu zitzaien. Euskalduntzearekiko eta antolatzekozailtasunekiko kezkak bultzatu zituen aurkezpenak prestatzera. Besteherrietan ikasle taldeak zeudela jakin eta herrian eredu horijarraitzea beharrezkoa zela ikusi zen.
Gaurko aurkezpenetan unibertsitateko biikasleren laguntzaz hitzaldi txikia eman dute jolas-garaian. IkasleAbertzaleak antolakundeak jorratzen dituen ildo nagusiak azaldudituzte: euskaraz ikasteko eta euskal edukiak jasotzeko eskubidea,eskolan ikuspegi feminista jasotzeko eskubidea, ikasleei dagozkieneskubide demokratikoen defentsa (adierazpen askatasuna, grebaeskubidea, ikastetxeko erabakietan parte hartzeko eskubidea…).Bukaeran, zalantzak argitzeko tartearen ondoren, ikastetxekoegoeraren gaineko azterketa egiteko txosten bat banatu zaie ikasleei,bete eta horren gainean eztabaidatzeko. Diagnostiko hau lagungarriaizan ohi da ikasle taldea osatu eta gerora zein gai landu behar dutenerabakitzerako orduan.
Hasiera itxaropentsuarekin, badirudiaurrerantzean ere Urretxuko eta Zumarragako ikasle mugimenduak emangoduela zer esana! Hemendik aurrerakoa hasiera bezain arrakastatsuaizan dadila.