Zumarragarrako Zelai Arizti kulturetxeko tailerren eskaintzak lau ikastaro bildu ditu. Otsailean hasieta apirilera arte emango ditzute eskolak, izena emateko epea hilak26ra arte dago irekita.
Zumarragako kultur etxea zabalduzutenetik, 2007ko urrian, hiru hilez behin, ikastaro sorta eskeinidute. Tailerren eskaintza, hala ere, gero eta murritzagoa da, izanere, lehenengo eskaintzan jarritako zenbait ikastaro ez dira inoizegin. Ikastaroak egiteko irizpidea taldeak osatzea izan da.
Datorren hiruhilekorako eskaintzantailer ”klasikoak” daude, tokiak beti bete dituztenak: makillajea,sendabelarrak eta haurrentzako eta helduentzako zeramika. Larrualantzen ikasteko ikastaroa batu diote oraingoan, Maider Ulizumarragarrak eskaintzen duena. Ulik Larru tailerra eman zuenudazkenean eta ikasleek eskatuta errepikatuko dute.
Haurrentzako zeramika
Otsailaren 6an hasi eta apirilaren 28anamaituko dira tailerrak. Larru eskolak astelehenetan izango dira,18:30etik 20:30era. Oinarriko materialak banatuko dizkiete ikasleei,eta bestelakoak erosteko aholkuak emago dizkie Ulik. Makillajetailerra asteartetan egingo dute, ordutegi berean. Sendabelarrena,ostegunetan izango da, ordutegi horretan, baita ere.
Zeramika tailerrak osatzen du ZelaiAriztiko eskaintza. Helduentzako eta haurrentzako ikastaroak egingodituzte oraingoan ere. Ezkio-Itsasoko Pott tailerreko eltzegileakizango dira irakasleak, eta larunbatetan izango dira eskolak.
Helduen taldea 10:00etatik 13:00etaraarituko da. Haurrentzako bi talde osatu zituzten aurrekohiruhilekoan, tailerrak izandako eskari handia ikusita. Talde bat10:00etatik 11:30era bilduko da, eta bestea 11:30etik 13:00etara.Umeek buztin mota ezberdinekin lantzen dituzte zeramika lanak, etatailerraren amaieran, Potteko irakasleek labera eramaten dituztepiezak.
Ikastaro guztiak Zelai Arizti kulturetxean bertan emango dituzte. Matrikulak egiterakoan ondoko prezioakordaindu beharko dira: 38,38 euro, 25,59 euro (haurrentzako zeramika)eta 51,17 euro (helduentzako zeramika). Izena kultur etxeko sarreraneman daiteke goizez eta arratsaldez.