Azoka Liburuak Plazara ekimenaren barne antolatu da. Azken ekitaldiak datorren astean izango dira. Astelehenean gaztelaniazko irakurle taldeak Sergio Pitolen El arte de la fuga liburua aztertuko du: 18:00etatik aurrera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Asteazkenean, berriz, euskarazko irakurle taldearen saioa izango da. Taldekideek Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa liburua irakurri dute eta saioan Orioko idazleak parte hartuko du. 19:00etan izango da, Zelai Arizti kultur etxean.