Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Irimoko proiektua babesteko hitzarmena sinatu du udalak aldundiarekin

Urretxu eta Zumarraga
2013/12/27
Otamotz
Urretxuko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Irimoko parte hartze prozesua eta EUROPAN lehiaketa diru laguntzeko 40.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du udalbatzak. Abenduko osoko bilkura ospatu zen atzo Urretxuko udaletxean. Udalbatzari aurkeztutako puntu guztiak onartu zituzten, gehienak aho batez, eztabaida sortu zuen gairik izan bazen ere. Aurreko batzarraldietako aktak eta alkatearen ebazpenak onartu ondotik, Urretxuko udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen bat onartzeko proposamena aurkeztu zion udal gobernuak udalbatzari. Lankidetza hitzarmen hau ITTEN foru sozietate publikoaren bitartez egitea proposatu zuten, eta oinarrian, Irimoko parte hartze prozesuaren bitartez EUROPAN lehiaketara aurkezteak suposatu dituen gastuei aurre egiteko, 40.000 euroko diru laguntza eskuratzea izan da helburu nagusia. EUROPAN lehiaketa arkitekto gazteei zuzendutako Europa mailako lehiaketa bat da. Aurkeztutako guztien artean 32 arkitektok aukeratu dute Irimo gunean euren proiektua lantzea eta horietatik 5ek sari garrantzitsuak jaso dituzte.   Hitzarmena aurrera atera zen Diru-laguntza eskuratzearen truke, Urretxuko Udalak hainbat konpromiso hartu ditu bere gain lankidetza hitzarmen honen bitartez, besteak beste “EUROPAN programaren barne, ideia lehiaketaren oinarriak ezartzeko Irimo eremuaren potentzialtasun eta aukerak zehaztea” eta behin programa amaitu eta gero, “emaitza diren proiektuak Gipuzkoako beste udalerrietan lan eredu aplikatzeko eskuratzea”. Eztabaida luzea sortu zuen proposamenak alderdi politikoen artean. EAJ ez zen bat etorri Irimoko parte hartze prozesuarekin, eta gune hori soilik erabilera industrialerako utzi behar dela esan zuen, ondorioz kontra bozkatu zuen. PSE-EEk ere aurka bozkatu zuen eta H1!-ek hitzarmeneko zenbait punturekin guztiz ados ez zegoela esan zuen, baina helburua 40.000 euroko diru-laguntza lortzea zela azpimarratu zuen, eta hortaz abstenitu egin zen. Bilduren aldeko 6 bozka, EAJ eta PSE-EEren kontrako 6 bozka eta H1!en abstentzioari esker eta alkatearen kalitatezko botoarekin aurrera atera zen proposamena.   Beste gaiak aho batez Gainontzeko puntu guztiak aho batez onartu zituzten alderdiek. Eskubide eta betebeharren deuseztapena, udal ondasun eta eskubideen inbentarioari onespena ematea, adinekoen aldeko manifestuari atxikimendua ematea, desjabetzeak direla eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena eguneratzea, La Salle Legazpi ikastetxean udal ordezkariaren aldaketa eta batzorde informatiboen aldaketa onartzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT