Arcelorren zauritutako bi langileak arriskutik kanpo daude
Zumarragako Arcelor-Mittal multinazionaleko lantegian izandako istripuan zauritutako bi langileak arriskutik kanpo daudela baieztatu dute sindikatuen iturriek. Aurreko ostiralean gertatu zen istripua Zumarragako siderurgia fabrikan. Bi langileak labe bateko elektrodoak igotzen dituen pistoi bat konpontzen ari ziren istripua jazo zenean. Lanean ari zirela pistoia erori zen eta erortzean bidean aurkitu zuen guztia kolpatu zuen. Kolpearen ondorioz mahuka bat apurtu zen eta mahukak berak zauritu zituen bi langileak. Langileetako baten zauriak arinak izan ziren, bestearenak larriak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide