Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Lau elkarrizketatik ia bat da euskaraz Urretxuko eta Zumarragako kaleetan

Urretxu,Zumarraga
2014/06/04
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako kaleetan euskararen erabilera neurtu du Soziolinguistika Klusterrak, bi udalek eskatuta. Iazko azaroan egindako landa-lanean ateratako emaitzen arabera, bi herrietako kaleetan lau elkarrizketatik ia bat egiten da euskaraz. Kopurua ehunekoetara eramanda %23,4 da. Gainerako elkarrizketak gaztelaniaz egiten dira nagusiki, %74,1. Badira, baita ere, beste hizkuntza batzuetan egiten diren elkarrizketak ere (%2,5). Erabileraren datuak kokatze aldera, urretxuarren zein zumarragarren hizkuntza-gaitasuna zein den zehaztu dute klusterreko ikertzaileek. 2011n Eustatek argitaratutako datuei jarraiki, Urretxuko eta Zumarragako biztanleen %50,2 euskalduna zen –Urretxun %56,7 eta Zumarragan %45,7–. Euskalduna izan gabe, nolabaiteko ezagutza zutenen kopurua %20,8 zen –Urretxun %20,6 eta Zumarragan %31,1–. Azkenik, erdaldunak %26,8 ziren –Urretxun %20,6 eta Zumarragan %31,1–. Ezagutzaren eta erabileraren arteko hartu-emana neurtzeko formula bat asmatu zuen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik bere garaian. Formula horren bitartez ezagutza kopuru jakin batetik abiatuta espero daitekeen erabilera kalkulatu daiteke. Urretxuren eta Zumarragaren kasuan espero daitekeen erabilera %19 da. Hortaz, iazko erabilera datuak ezin dira txartzat hartu. Are gehiago, Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko udalerrietan egindako behaketetan, erabilera esperotakoaren gainetik egon ohi da, eta bi herriotan hala dela sumatu dute: «Herriko euskaldunak nahiko trinkoturik bizi direla esan nahi du, eta euren arteko harreman-sarea nahiko bizia eta aberatsa dela. Euskaldunen leialtasunaren nolabaiteko seinale era bada datu hori». Optimismoa eta kezka Jexux Mari Alberdi Urretxuko euskara teknikariaren iritziko, «erabilera berreskuratu egin da nolabait, eta joera horrek optimistak izateko aukera ematen digu». 2001ean egindako kale erabilera datuak oso onak izan ziren eta 2009an datuak erori egin ziren. Alberdik baikortasunez baloratu ditu datu berriak, hala ere, gazteen eta haurren erabilera datuekin kezkatuta agertu da: «Adin tarte horrek du ezagutza maila altuena, eta erabilera ez da nahi bezain zabala. Gogoeta egin behar dugu horren inguruan, eta egiten ditugun ekintzetan aintzat hartu». Olatz Elustondo Zumarragako euskara teknikariaren iritziz, «azken urteetako beherako joera hautsi dute datu hauek. 2009ko datuak etsigarriak ziren eta oraingoak ez dira txarrak. Hala ere, adi-adi egoteko arrazoi bat baino gehiago dago adin tarteei erreparatuz gero». Euskara merkataritzan Gaur, 15:00etan, Estitxu Garaik  Euskara: tresna eta aukera merkataritzan hitzaldia egingo du Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hitzaldia Merkataritza Euskalduntzeko Planaren barruan antolatu dute Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalek; datorren astean Legazpin hitzaldi bera egingo du. Hitzaldiotan bezeroa zein hiztun taldekoa den kontuan hartzea ezinbestekoa dela esango du, besteak beste, Garaik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT