Dantza jaialdia egingo dute gaur Zelai Ariztin
Sekundino Esnaola musika eskolako dantza ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 18:30ean. Gaurko jaialdiari segida emango diote bihar, dantza ikasle guztiak taula gainera igo daitezen. Etzi eskolako konbo taldeek Zelai Arizti parkean joko dute, 19:00etatik aurrera. Musika ikasleen ikasturte amaierako kontzertua ekainaren 19an da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide