Alde Zaharra biziberritzeko ekimenaren barruan, Iparragirre kaleko arkupeak nola margotu erabakitzeko lehiaketa egin du udalak. Epea bukatuta, bi proiektu aukeratu dituzte:
Kolorez biziberritzen eta
Soka kolore izenekoak; “biak ere, originalak eta interesgarriak” dira, udalaren arabera. Bi proiektuen artean aukeratzeko, bozketa egingo dute
Urretxubiziz.com webgunean; irailaren 18ra arte dago botoa emateko aukera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide