Goierri Garaia mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten larunbatean. Irteeran 166 lagun bildu ziren. Gizonezkoetan, Aritz Egea izan zen azkarrena helmugan; haren atzetik iritsi ziren Asier Aguado eta Unai Santamaria. Emakumezkoetan berriz, Sandra Sevillano iritsi zen aurrena; Uxoa Irigoienek eta Alizia Olazabalek osatu zuten podiuma.
Proba luzean 119 lagunek parte hartu dute aurten, 108 gizonezkok eta 11 emakumezkok. Ibilbide laburrean berriz, 29 lagunek parte hartu zuten. Gainontzean, eguraldia lagun izan zuten korrikalariek proban zehar, ateri eutsi baitzion arratsalde osoan.
Horra hor sailkapen guztiak:
1. Gizonezkoak 2. Emakumezkoak 3. Kadete, gizonezkoak 4. Kadete, emakumezkoak 5. Gazteak, gizonezkoak 6. Promesa gizonezkoak 7. Beteranoak, gizonezkoak 8. Betaranoak, emakumezkoak 9. Herrikoia
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide