Udalek ongi etorri egin diete Saharatik etorri diren haurrei
Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek ongi etorria egin diete Saharatik uda pasatzera etorri diren haurrei. Haur hauek Oporrak Bakean programaren baitan etorri dira, Hare Haizea elkartearen eskutik. Aurten zortzi haur etorri dira eta horietatik zazpik parte hartu dute ekitaldian. Jon Altolagirre Urretxuko zinegotzia, Lurdes Ugarte Legazpiko zinegotzia, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Arantza Gonzalez Zumarragako zinegotzia ere bertan izan dira. Eskerrak eman dizkiete haurrak hartu dituzten familiei eta Hare Haizea elkarteari eta opari bana eman diete haurrei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide