Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Nerabeenak bai oporrak!

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/30
Otamotz
Ikasleek ia hiru hilabeteko oporraldia dute, baina uztailean behintzat Legazpi, Urretxu eta Zumarragako nerabeek ez dute aspertzeko astirik eduki. Izan ere, Urretxu eta Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak eta Legazpiko nerabe zerbitzuak hamaika ekitaldi antolatu dute. Azken ekintzak joan zen astean egin zituzten eta arduradunek balorazio positiboa egin dute. Urretxukoek eta Zumarragakoek txangoak egin dituzte, Donosti Cup futbol txapelketan parte hartu dute eta argazki lehiaketa batean parte hartu dute. Nerabeak Andoain, Zestoa, Pasaia eta Zumaian egon dira. Uztaileko hirugarren asteburuan Zumaiako Villa Luz aterpetxean egon ziren. Lau egun eman zituzten bertan. Eguraldi ona lagun, surf ikastaroa egin zuten, herriko bi hondartzetan bainua hartu zuten, Mutrikura itsasontzian joan ziren eta flysch-a ezagutu zuten. «Ez zuten aspertzeko astirik izan. Gainera, aterpetxean Donejakue Bidea egiten ari ziren atzerritarrak zeuden eta gauetan eurekin beste beste hizkuntza batzuetan hitz egiteko aukera eduki zuten», esan du Marije Elzo Gazte Bidean zerbitzuko koordinatzaileak. Bestalde, lehenengoz, Gazte Bideaneko neska talde batek Donosti Cup futbol txapelketan parte hartu du. Andoain, Donostia, Madril (espainiar Estatua) eta Amerikako Estatu Batuetako taldeen aurka jokatu dute. «Oso esperientzia polita izan da gazteentzat, txapelketa honek bizikidetza lantzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen baitu». Legazpiko_nerabe_zerbitzuk(1)Gainera, Gazte Bideanek mugikorrarekin ateratako argazki lehiaketa antolatu zuen Zumarragako jaietan. Gazteek 200 argazki inguru aurkeztu zituzten. Lehiaketa Amalur Uzkudunek eta Andoni Clavok irabazi zuten. Bi gazte hauei mugikorrarentzako osagarriak oparitu dizkiete eta datorren urteko jaietako egitarauan eurek ateratako argazkiak erabiliko dituzte. Gazte Bidean lokala itxita egongo da abuztuan, eta irailaren 5ean irekiko ditu berriro ateak. Urretxuko eta Zumarragako udalen egitasmo honen helburua 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoen artean aisialdi hezitzailea bultzatzea da. Hori da ere Legazpiko nerabe zerbitzuaren helburua. Legazpiarrek ere oso ekitaldi bereziak antolatu dituzte uda honetarako. Irteerei dagokienez, Hondarribiko kanpalekuan eta Madrilen egon dira. Azpimarratzekoa da azken irteera hau nerabeen ekimenez antolatu dutela. Maiatzean proposatu zuten bidaia hau egitea, baina ezezkoa jaso zuten. Hala, 13 urteko neska talde batek, gurasoen laguntzarekin, sinadura bilketa bat egin eta antolaketaz arduratzeko prest agertu ziren. Hezitzaileek bidaiak helburu hezitzaileak izango zituela ikusi zuten eta baiezkoa ematea erabaki zuten. 33 lagun joan ziren Madrilera. Nerabeek hiru egun eman zituzten bertan. Lehenengoan jolas-parkean egon ziren, bigarrenean hiriburua ezagutu zuten eta hirugarrenean Santiago Bernabeu futbol zelaia kanpotik ikusi zuten, besteak beste. Gainontzeko ekitaldiak Legazpiko nerabe zerbitzuak antolatutako gainontzeko ekitaldiei dagokienez, gazteek izozki lehiaketa egin zuten eta kontsolekin jolastu zuten. Horrez gain, sukaldaritza eta zumba tailerrak eta gaubela egin zuten. Bestalde, Ocho apellidos vascos filma ikusi zuten eta ondoren filmari buruz hitz egin zuten. Bukatzeko, joan zen asteazkenean agur bazkaria egin zuten. Nerabe zerbitzuak irailean irekiko ditu berriro ateak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT