Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

ArcelorMittalek Zumarragako lantegia itxiko du, aldi baterako

Zumarraga
2014/08/29
Otamotz
ArcelorMittal metalgintza arloko multinazionalak Zumarragako lantegia aldi baterako itxiko duela jakinarazi dio langile batzordeari. Itxiera behin behinekoa izango dela esan duen arren, enpresak ez du inolako eperik zehaztu. Zumarragako Arcelor lantegiaren –lehen Orbegozo zena– zuzendaritzak herenegun eman zion erabakiaren berri langile batzordeari. Itxiera irailaren bukaeran edo urriaren hasieran gauzatuko da. Eraikuntzan erabiltzeko altzairuzko hariak ekoizten dituzte bertan, besteak beste. Albistea gaur goizean eman du EiTB taldeak. Zumarragako plantaren itxiera salmenten jaitsierak eta kostu elektrikoen hazkundeak behartutakoa dela adierazi dute. Iazko udaberrian Zumarragako ArcelorMittaleko langile batzordeak zuzendaritzarekin luze negoziatu eta gero, %12ko soldata jaitsiera onartu zuen, baita lanaldiaren handitzea ere. Langile batzordeak, bere aldetik, bideragarritasun plana eskatu dio zuzendaritzari, “aldi baterako itxiera birpentsatuko dutelakoan gaude jokoan 400 langile baino gehiagoren lanpostuak baitaude”. Zumarragako ArcelorMittalen 375 langilek egiten dute lan, baina gehiago dira enpresak eskualdean sortzen dituen zeharkako lanpostuak.  Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak Euskadi Irratian gaur goizean egindako adierazpenetan multinazionalak bere egoerari irtenbidea emateko aukera ezberdinak aztertu dituela esan du, “erreforma energetikoak lantegiak lehendik zuen lehiakortasun arazoa larritu egin du”. Tapiak “malgutasuna” eskatu die zuzendaritzari nahiz langileen “egoerari irtenbide egoki bat” emateko.     ArcelorMittal taldeak Zumarragako lantegia –lehen Orbegozo zena– aldi baterako ixteko erabakia hartu du. Atzotik ahoz aho zebilen kontua, baina gaur zabaldu dute hainbat komunikabidek. CCOO sindikatuko Enrique Barattak azaldu duenez, enpresaren zuzendaritzak atzo eman zien lantegia ixteko asmoaren berri; itxiera “Espainiako zuzendaritzaren aginduz” datorrela azaldu diete gainera, langileen ordezkariei. Erabaki horrek, 375 langileri eragingo lieke. Barattaren arabera, Zumarragako zuzendaritzak bideragarritasun plan bat aurkezteko asmoa du, baina horrek, langileen lan baldintzak okertzea ekarriko luke. Eraikuntza lanetan erabiltzen diren altzairuzko hariak ekoizten dituzte Zumarragako lantegian. Planta horrek, ordea, galerak izan ditu aurten, salmenten jaitsierak eta kostu elektrikoen hazkundeak eraginda. ArcelorMittal taldeak ere, 264 milioi euroko galerak izan ditu aurtengo lehen hiruhilekoan. Euskal Herrian 2.900 langile ditu Arcelor Mittalek, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Goierriri dagokionean, Zumarragakoaz gain, Olaberrian ere badute lantegi bat –lehen Aristrain zena–.
  • Albiste honi lotuta: Arcelorreko UGT eta CCOO soldata %10 jaisteko prest agertu dira

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT