Lurrak taldetik pasatako dantzariak bildu nahi ditu 50. urteurrenean
Urretxuko Lurra Dantza Taldeak, hurrengo urteko irailean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari gara urteurrena ospatzeko. Baina horretarako, hainbeste urteetan Lurratik pasa diren dantzarien eta musikarien laguntza ezinbestekoa da.
Ekitaldi ezberdinen artean, 50 urte horietan Lurran parte hartu dutenen eta oraindik parte hartzen ari direnen dantza jaialdi bat antolatzen ari gara. Ez du garrantzirik zein garaitan parte hartu duzun, ez eta dantzan aritutako denbora (urte bat, bi, hiru….). Aurreneko pausoa, elkartzea izango da dantzarako taldeak antolatzeko eta entseguen planifikazioa egiteko. Urruti dagoela dirudien arren, hasteko garaia da.
Beraz, animatu eta parte hartu. Horretarako, izena eman ondorengo helbide elektronikoan lurra50urte@gmail.com eta etorri irailaren 24an, arratsaldeko 20:00etan Urretxuko Lizeoan egingo dugun bilerara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide