Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

EH Bildu: «Arcelorren balizko itxierak bailararen hauskortasuna azaldu du»

Urretxu eta Zumarraga
2014/09/26
Otamotz
Goierri garaian oraindik entzun daiteke abuztuaren hondarrean ArcelorMittalen Zumarragako lantegia itxiko zutenaren albisteak utzitako harrabotsa. Albistea zabaldu, eta egun gutxiren buruan itxiera bertan behera geratu zen, langile batzordearen gehiengoak eta enpresa zuzendaritzak itun bat sinatu eta gero. Orain, EH Bilduko Goierri garaiko ordezkariek agerraldia egin dute balizko itxierari eta bailarako industri garapenari buruz beraien ikuspuntua emateko. Koalizioko kideek kezka bat baino gehiago agertu dute, eta kezka horien iturburua, EH Bilduko kideen hitzetan honakoa da: «ArcelorMittalen balizko itxierak inoiz baino ageriago utzi du multinazionalek beldurrarekin jokatzeko duten gaitasuna, eta, ondorioz, gure bailararen hauskortasuna azaleratu egin da». Hauskortasuna agerian geratu bada ere, koalizioko kideek atzoko agerraldian poza agertu zuten lehenengo eta behin, «375 langile eta euren familiak, enpresa hornitzaileak, merkatariak eta herritarrak, hasierako lurrikararen ondoren, arnasa hartu dugu, eta hori da lehenbizi azaldu nahi genuena: itxi ez izanaren poza». Jarraian, EH Bilduko ordezkariek ArcelorMittal multinazionalaren jarrera, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren jarrera eta Goierri garaiko PSE-EE alderdiko ordezkarien jarrera salatu zituzten. ArcelorMittaleko zuzendaritzaren jokabidea ez da «onargarria» izan koalizio abertzaleko kideentzat, esan zutenez, «herritarren izuarekin eta mehatxuarekin jokatu» baitute. Multinazionalak sindikatu guztiekin, LAB salbu, sinatutako itunean Zumarragako lantegiaren ekoizpena igotzeko konpromisoa hartu zuen lan txandak gehitzearen truke. EH Bildutik itunaren harira adierazi zuten, enpresaren «iraunkortasunaren eta etorkizunaren aurrean» ez dagoela «inolako bermerik, eta enpresa ixteko mehatxuaren Damoklesen ezpata hor dugu beste behin». Egoera «oso larria» delakoan daude, «multinazionalak nahi duena nahi duen eran lortu duelako, baina okerrena etorkizunerako dituen asmoen berri zehatzik ez dugula da».

1003

Langabetu gehiago. EH Bildu koalizioak emandako datuen arabera, Goierri garaiko lau herrietan 2011ko ekainetik gaur arte egon den langabe kopuruaren hazkundea.
Arantza Tapiaren jokabidea  multinazionalarena bezain «salagarria» iruditu zaie EH Bilduko kideei: «Tapiak enpresaren balizko itxieraren berri apiriletik baldin bazuen, zergatik ez zen elkartu eskualdeko erakundeekin informazioa partekatu eta irtenbideak bilatzeko? Arrazoiak milaka izan daitezke, guri egoeraren larritasunaren gaineko interes falta datorkigu burura». Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko PSE-EEko ordezkarien jokabidea ere auzitan jarri zuten agerraldian, «elkarlanean, gardentasunez eta bailara ikuspegiaz aritu ordez, enpresaren bozeramaile egiteaz gain, salbatzaile rola hartu nahi izan du eta afera Zumarragan soilik kokatu». PSE-EEko hautesleei galdera bat baino gehiago egin zizkieten, esate baterako: «Zergatik ez zuen ArcelorMittalekin erakutsi duen kemena Zumarragako gerontologiko langileen lan-baldintzak defendatzeko erakutsi?». Sozialistei «porlan gutxiago eta pertsonengan inbertitzen duten politika gehiago» eskatu zizkieten. Aireari buruz Goierri garaiko herrien airearen kutsaduraz arduratzen jarraituko dutela agindu zuten EH Bilduko kideek: «Inork uste badu multinazionalaren mehatxu hauengatik legez kanpo jarduteko baimena izango duela oker dago, gu hor izango gara hori guztia salatzeko». Koalizioak alkatetza du Goierri garaiko lau herritatik hirutan, eta euren «betebeharra eta erantzukizuna» ez dutela ezkutatu nahi esan zuten: «Balio erantsi gutxiko ehun industriala dugu eta dibertsifikazio txikia. Horrenbestez, egitura ekonomikoa eraldatu beharrean gaude». Eraldaketa hori bi ildotatik gauzatu daitekeela uste dute: langileen lan baldintza duinak defendatuz , prestakuntza sustatuz eta balio erantsi handiko enpresak lortuz. Finean, «ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea» dute helburu. Ildo horretan, Uggasa garapen agentzian eta Ugle eskolan egiten ari diren lana nabarmendu zituzten atzo EH Bilduko kideek, eta hainbat programa aipatu zituzten, besteak beste: ortoprotesi arloko formazio zikloa, Hazten ikasi, Sortzen sarea eta Bertatik Bertara.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT