Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Goierri garaiko Fiarek eta Urretxuko Udalak hitzarmena sinatu dute

Urretxu eta Zumarraga
2014/10/02
admin
Urretxuko Udalak Fiare banku etikoarekin hitzarmena sinatu du. Udala bazkide egin da, 1.800 euroko kapitala jarri du, eta kontu korrontea ireki du. Hitzarmena Oihane Zabaleta alkateak eta Periko Etxeburua Fiare Gipuzkoako arduradunak sinatu zuten. Ekitaldian Fiarek Goierri garaian duen taldeko kideek ere parte hartu zuten. Dagoeneko Gipuzkoako hamabi udalekin sinatu ditu hitzarmenak, tartean Ordiziakoarekin. Etxeburuak «pozik» daudela esan zuen: «Akordio hau eta bere eskutik etorriko den finantza harremana oso garrantzitsuak dira guretzat. Gainera, urrian Banca Popolare Etika de Padovan integratuko gara eta zerbitzu berriak eskainiko ditugu». Banku etikoa gizarte zuzen, iraunkor eta solidario bat sustatzeko sortu zela esan zuen. «Ekonomia solidarioa bultzatu nahi duten pertsonek eta erakundeek sortu zuten. Gure helburua ondasunak aurrezten dituztenengandik dirua behar dutenengana transferitzea da. Horrela, inbertsio berriak egin ahal izango dira». Herritarrentzat erreferente ere bilakatu nahi dute, «errekurtsoak modu profesional, garden eta jasangarrian kudeatuz. Diruaren balio soziala berreskuratu nahi dugu, jarduera ekonomikoa mundu zuzen, gizatiar eta iraunkorrago baten zerbitzura jarri. Gure interesa, interesa soziala da». Fiaren interes soziala duten boluntarioek lan egiten dutela eta beraiengana hurbiltzen direnek behar den informazio guztia jasotzen dutela gehitu zuen. «Dirua era zuzenago batean erabiltzen dugu, behar diren berme guztiekin». Hala, Eusko Legebiltzarraren, Gipuzkoako Batzar Nagusien, udal askoren eta Gipuzkoako 50 elkarte baino gehiagoren babesa du. Dagoeneko 520 bazkide eta 300 bezero baino gehiago dituzte Gipuzkoan. 700 gipuzkoar baino gehiagok bat egin dute jada egitasmo honekin.
Akordio hau eta bere eskutik etorriko den finantza harremana oso garrantzitsuak dira» Periko Etxeburua (Fiare Gipuzkoa)
Etxeburuak boluntarioen lana ere goraipatu zuen. «Gipuzkoan 90 bat boluntario ditugu eta euren lana azpimarratu behar da». Eskualde ia guztietan taldeak dituzte, eta sortzen azkena, Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoa izan da. Atzo sinatu zuten hitzarmena talde hau indartzeko oso garrantzitsua dela esan zuen Etxaburuak eta Miguel Calvillo ordiziarraren lana eskertu zuen. Izan ere, bera da talde honen sorrera bultzatu duena. Urretxuko_Udalak_hitzarmen copiaGoierri garaiko boluntarioen lana ere goraipatu zuen eta udalari eskerrak eman zizkion, hitzarmena sinatzeagatik eta kultur etxean elkartzeko eta jendea hartzeko tokia uzten dielako. Alkatea ere gustura azaldu zen. «Udala Fiare banku etikoaren kide izango da. Fiare herri partaidetzan oinarritutako egitasmo bat da, aurrezkiak ekonomia sozialera eta lankidetzara bideratzea helburu duena, mundu justuago bat lortzeko. Banku etikoen aldeko apustu garbi bat egin nahi dugu, badakigulako diru hori ez dela erabiliko armak egiteko, etxebizitzekin espekulatzeko edo giza eskubideak urratzen dituzten jarduerak sustatzeko». Bai Fiarek eta bai udalak ekonomia errealaren aldeko apustua egiten dutela gehitu zuen. «Dirua gizartean inpaktu positiboa duten proiektuak sustatzeko erabiltzen da: gai sozialetan, ingurumenean, bazterketa jasaten dutenentzat, bidezko merkataritzan… Proiektu errealak dira, eta proiektu onak, denon bizi kalitatea hobetzen baitute». Gaurko ekitaldia Sebas Iturriotz Goierri garaiko Fiareren taldeko kideak gaur bertan Con mi dinero dokumentala emango dutela gogoratu zuen. 19:00etan izango da, Labeaga aretoan. Dokumental honetan erakunde finantzario arruntek herritarren diruarekin zer egiten duten erakustea da. Asteazkenero, 18:00etan hasita, Urretxuko kultur etxean elkartzen direla ere jakinarazi zuen Iturriotzek. Bazkide egin nahi dutenek edo informazioa nahi dutenek, bertara jo dezakete.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT