Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Hasi dira Urretxura heldu berri direnentzako formazio saioak

Urretxu eta Zumarraga
2014/11/05
Otamotz
Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Urretxun Bizi Gara izeneko eskola jarri du martxan, iritsi berri direnei herriari buruzko informazioa eskaintzeko. Aurten 15 lagunek eman dute izena eta lehen saioa atzo bertan egin zuten, kultur etxean. Saioa Murua Aniztasun eta Bizikidetza teknikariak herri batera heltzean bertako kultura, ohitura eta funtzionamendua ez ezagutzea ohikoa dela esan du. «Norberaren baliabide pertsonalek eta sozialek, ezagutza eta egokitze prozesu hori erraztu edo zaildu dezakete, beste hainbat faktoreren artean. Hala ere, harrera egiten duen herriaren araberakoa ere bada egokitze prozesu horren nondik norakoa. Laguntzeko jarri dugu martxan, hain zuzen ere, Urretxun Bizi Gara eskola». Ikastaroak bi hilabeteko iraupena du. 32 orduko formazio saioarekin Urretxu ezagutzera eman nahi zaie. Eskoletan enplegua, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza landuko dituzte, besteak beste. Gainera, bisita gidatuak egingo dituzte. Irakasle lanetan, herriko eragile ezberdinak arituko dira: sindikatuak, garapen agentzia, udal euskaltegia, HHE Helduen Hezkuntza Etengabeko zentroa… Egitasmo hau aurten antolatu dute lehenengoz. 15 lagunentzako tokia zegoen eta toki guztiak bete dira. Pakistan, Maroko, Sahara, Honduras, Nikaragua, Espainia, Ginea, Dominikar Errepublika eta Kolonbiako jendeak eman du izena. Oihane Zabaleta alkateak eta Jon Altolagirre Gizarte Ekimeneko batzordeburuak egin zieten ongi etorria. Ondoren, eskolan landuko duten liburuxka eta euskara hiztegia eman zieten eta euren burua aurkeztu zuten, euskaraz. «Eskolak gazteleraz emango ditugu, baina euskara presente egotea nahi dugu». Urretxuko eta Zumarragako kultur agenda ere eman zieten, aisialdian zer egin dezaketen jakin dezaten. Bukatzeko, Lanbide, HHE zentroa, udal euskaltegia, Zumarragako kultur etxea eta Urretxuko liburutegia bisitatu zituzten. Euskara ikasteko gogoa Murua gustura ageri da. «Oso ondo pasatu dugu. Motibatuta daudela dirudi. Euren kezka nagusia paperak naziotasuna eta osasun sistemako txartela lortzea da, baina euskara ikasteko gogoa ere erakutsi dute. Ibilaldia udal euskaltegian amaitu dugu eta batzuk barrura sartu dira informazio eske». Astero bi saio egingo dituzte. Hurrengo saioetan aipatutako gai horiek guztiak jorratuko dituzte eta, gainera, Goierri garaiko txokoak ezagutuko dituzte. Gabon egunean Gabon kantak abestera irtengo dira, ikastaroari amaiera emateko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT