Urretxuarrak San Martin eguna ospatzen ari dira
Urretxuarrak San Martin eguna ospatzen ari dira. Jubilatuen elkartean odolki dastaketa eta dantzaldia egin dute. Gernikako Arbola plazan, berriz, jolasak, txokolate-jana eta odolki dastaketa egiten ari dira. Gainera, 21:00etan bi urdaiazpiko zozkatuko dituzte eta 19:30ean musikariek kalejira egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide