Zumarragako Udalak terrorismoaren biktimak omendu ditu. Ekitaldian, Iñaki Mendiluzeren eta Isidro Etxanizen senitartekoek eta Manuel Indianoren alargunaren lagun batek parte hartu dute, alkatearekin eta hainbat zinegotzirekin batera.
Ekitaldia atzo goizean egin zuten, Memoriaren Egunean. Hasteko, bildutakoak udaletxe azpiko arkupean elkartu ziren. Handik, Klara Larrañaga parkera joan ziren. Bertan, 2010ean, udalak oroigarri bat jarri zuen eta Mendiluzeren amak eta Etxanizen arrebak, Severi Etxeberriak eta Lurdes Etxanizek, lore eskaintza egin zuten. Bukatzeko, bildutakoek minutu bateko isilunea egin zuten.
Hiru hildako gogoratu zituzten atzo: Etxaniz autoarekin barrikada baten aurka jota hil zen 1988an, Mendiluze ertzaina 1995ean hil zuten Itsasondon eta Indiano PPko zinegotzia ETAk hil zuen 2000. urtean.
Atzo, euren senitartekoekin eta lagunekin batera, Mikel Serrano alkateak, Arantza Gonzalez, Ricardo Lozano eta Eduardo Navarro PSE-EEko zinegotziek eta Patxi Plazaola eta Jose Goenaga Bilduko zinegotziek, Begoña Pereira PPko zinegotziak eta Javier Martin Urretxuko PSE-EEko zinegotziak ere parte hartu zuen. EAJko zinegotziek ez zuten parte hartu; «deialdia gaizki jaso genuen».
Aurreko urteetan bezala, hildakoen senitartekoek ez zuten adierazpenik egin. Serrano alkateak Memoriaren Eguna azaroaren 10ean jarri izanaren arrazoia gogoratu zuen. «Terrorismoaren biktimarik gabeko urteko egun bakarra da».
Egun garrantzitsua dela gehitu zuen. «Oroigarria hemen dago urte guztian, baina urtean behin ekitaldi bat egitea komeni da, inork ez dezan gertatu zena ahaztu. Biktimen senitartekoengandik gertu egotea eta babesa ematea oso garrantzitsua da eta Zumarragan beti egongo da oroitzeko toki bat eta egun bat. Hiru urte igaro dira dagoeneko ETAk su-etena iragarri zuenetik eta gertatutakoa ahaztearen arriskua dugu».
Indianoren bikoteak ez zuen ekitaldian parte hartzerik izan. «Egun Andaluzian bizi da eta ez du etortzerik izan. Bere izenean lagun bat etorri da. 1978an polizia bat hil zuten Zumarragan eta bere senitartekoak ere urtero gonbidatzen ditugu, baina bere familiak dagoeneko ez du loturarik herriarekin eta ez da etortzen».
Hildakoen familiei zuzendutako ekitaldia izaten da. «Ez dugu lau haizetara iragartzen, senitartekoak baitira protagonista nagusiak. Gainera, aurten astelehen goizean egin dugu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.