Datorren urteko
Euskal Herriko Itzuliko ibilbidearen lehenengo zertzeladak eman dituzte jada, eta 55. ekitaldian Zumarragak etapa amaiera bat hartuko duela aurreratu dute antolatzaileek, hirugarren etapa izango da, hain zuzen, Gasteiz-Zumarraga ibilbidea egingo duena. Biharamunean, laugarren etapa Zumarragatik atera, eta Arrateko tontorrean izango du helmuga, Eibar (Gipuzkoa) inguruan.
55. Euskal Herriko Itzulia 2015eko apirilaren 6an hasiko da eta 11n amaituko da Aian (Gipuzkoa), erlojupeko etapa izango dela aurreratu dute. Aurtengo irabazlea, 54. Itzuliarena, Alberto Contador txirrindularia izan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide