Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Pintxoa goxoa egotea ez da gure irizpide bakarra»

Zumarraga
2014/11/12
Otamotz
Zumarragako Pintxo Lehiaketako epailea da eta asteburuko txapelketan parte hartuko duten hamabost ostalarien pintxoak dastatuko ditu gaur Bixen Egigurenekin eta Juanma Negredorekin. Aurten hamabost ostalari aurkeztuko dira. Berritasunik ba al dago, zuk dakizula? Aurten Antioko Interpretazio Zentroko jatetxeak ere parte hartuko duela da berritasuna. Urtero taberna berak izaten dira, hala izan da behintzat azken urteotan. Zuek gaur eta bihar artean dastatuko dituzue pintxoak. Bai, garai batean lehiaketa egunetan egiten genuen dastaketa, baina tabernariak ostiralean eta larunbatean buru-belarri arituko dira lanean; hori dela eta, dastaketa aurreratzea erabaki genuen. Denetarik topatuko duzue. Asko landutako pintxoak eta pintxo errazagoak, ezta? Pintxo lehiaketan izena ematen duten tabernen artean, alde batetik, sukaldari bat buru duten taberna-jatetxeak daude eta, bestalde, pintxoak bakarrik lehiaketa egunetan ateratzen dituzten tabernak. Batzuek zein besteek asko lantzen dituzte pintxoak eta sorpresak izaten ditugu. Dena dela, guztiek ez dute bezero piloa jasotzeko gaitasun bera. Pintxo lehiaketan 800 pintxo inguru ateratzen dituzte ordu gutxian, eta horri aurre egitea ez da lan erraza. Pintxo bat dastatzen duzuenean, zeri ematen diozue garrantzia? Inportantea da, noski, pintxoa goxoa egotea, baina ez da hori gure irizpide bakarra. Pintxoa egiteko erabilitako teknikak, ongi onduta egotea, originala izatea, ederki aurkeztea… Pintxoak osotasun bat izan behar du. Asteburuan buzkantza edo odolkia erabili beharko dute derrigor. Zailagoa al da? Gehienek odolkia erabiltzen dute buzkantza beharrean. Gure odolkia hotza eskaintzea zaila da gantz asko duelako eta, hotzean janez gero, eztarrian itsatsita geratzen zaizunaren irudipena daukazu. Odolki pintxo hotzak egitea zaila da, eta 400 pintxo bero segidan ateratzea ere bai. Gurean pintxo beroak egiten dituzte gehienetan, odolkiak baldintzatu egiten ditu, baita bero ateratze horrek ere. Irudimenak ere izango du bere tokia. Bai. Zumarragako kafetegi batek, adibidez, odolki pintxoa kafesne bat balitz bezala aurkeztu zuen behin. Ezusteko gehiago hartuko zenituzten urte hauetan guztietan. Bai, ostalari gehienek asko lantzen dute aurkeztuko duten pintxoa. Urtetan pintxo ohikoa atera, eta halako batean pintxo apartarekin txunditu gaituzte. Oro har, lehiaketaren harira asko lantzen dituzte pintxoak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT