Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Ostadar Mendi Astearen bihotza

Urretxu eta Zumarraga
2014/11/21
admin
Ostadar Mendi Asteak 32. ekitaldia du aurtengoa. Gaur, Urretxuko eta Zumarragako Mendizaletasunaren Hastapenak erakusketa inauguratuko dute, eta, bide batez, Asteari hasiera emango diote. Erakusketarako aukeratu duten gaiak aurtengo Astearen nondik norakoa adierazten du bete-betean, izan ere, Ostadarrekoek arreta jarri diete bi herriotako mendizaleei, hala lehengoei nola oraingoei. Jonmikel Intsaustiren hitzetan, «gure aurrekoen lana eskertu eta aitortu nahi dugu, egungo mendizaleak zaleak gara beraiek izan zirelako». Gaur irekiko duten erakusketan iraganetik gaur arteko bidaia bat proposatu dute Ostadarreko kideek. 50 argazki jarri dituzte aurreko mendeko 1920ko hamarkadatik 1980kora arte. Ez dira, halere, argazki soilak. Bakoitzari bere oina gehitu diote, non argazki bakoitzaren nondik norakoak xehatu duten. Irudiak kronologikoki antolatu dituzte. Hainbat mendizalek beren argazkiak utzi dizkiete, esate baterako, Amado Buron Mutikok zendu aurretik bere bilduma eman zion Ostadarri. Erakusketa harago doa, eta 36ko gerra aurreko eta ondorengo testuinguruaren analisia ere bildu dute Antton Iturrizak bere liburuetan jasotakoa iturri gisa erabilita. Mendizaleen gabeziak, egindako berrikuntzak, trabak eta janzkera bildu dituzte. Intsaustiren hitzetan, «bi herriotako mendizaletasuna ezagutzera eman nahi dugu». Barrutik kanpora begira Ez da 32. Ostadar Mendi Astean bi herri horiei egingo dieten keinu bakarra. Antolatu dituzten ekintza guztien bihotzean urretxuar nahiz zumarragar bat edo hainbat dago. Aurten hamar urte bete dira Xabier Ormazabal mendigoizale urretxuarra Shisha Pangma (8.013 metro) mendian zendu zela; Andoni Ormazabal anaiak saio bat egingo du Astearen barruan. Eskaladari tokia egingo diote eta Neskalatzaileak proiektuaren sortzaileak izango dira Zelai Arizti aretoan; tartean, Idoia Rubial zumarragarra. Cho Oyu (8.201 metro) mendiari begiratuko diote Oier Plazaola, Xabier Urrate eta Pedro Garciaren begietatik. Eta Juan Mari Gabilondok, aurten ere, Euskal Herriko mendiei buruzko saioarekin ez du kale egingo. Gaurko inaugurazioarekin hasi baino ez da egingo 32. Ostadar Astea. Mundu zabalari begiratuta, iragana eta oraina uztartuko ditu Asteak.
  • Mendi astearen egitaraua

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT