Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Bost orduko osoko bilkura baten kronika

Zumarraga
2014/12/19
Otamotz
Luze jo zuen atzoko osoko bilkurak, arratsaldeko zazpietan hasi eta hamabiak jo baino minutu batzuk lehenago eman zuten amaitutzat. 2015eko Zumarragako udal aurrekontuak eraman zituen udal gobernuak; aurretik, halere, bestelako hizpiderik egon zen. Giroa, dena dela, beste osoko bilkura batzuetan baina lasaiagoa izan zen. Zumarragako biztanleria behin-behineko datua baina nahikoa behin betikoa dena honezkero (9.950 bizilagun), udal aurrekontuak (12.500.000 euroren bueltan) iazkoak baino %3,22 gutxiagokoak, diru horrekin guztiarekin udalak egingo dituen inbertsioak eta oposizioak egin dituen proposamenak izan ziren, besteak beste, bilkuraren hizpide nagusiak. Zumarragako biztanleria Lehenengo geldialdia aurreko bileretako aktetan egin zuten batzarkideek. Hain zuzen, Iñigo Peñagarikano jeltzaleak behin betiko datua eskatu duela eta ez diotela eman esan zuen. Horrez gain, aktan aurreko osoko bilkuran esandako guztia ez dela jasotzen adierazi zuen. Edonola ere, datua emateko eskatu, eta Mikel Serrano alkateak aurrekontu puntuaren aurretik Lucia Okariz idazkariari datua emateko eskaera egina ziola eta aurreratu zuten albistea. Errolda batzordearen arabera, behin datuak Zumarragako Udalarekin egiaztatuta, Zumarragak gaur-gaurkoz 9.950 biztanle ditu. Ocarizek biztanleria datuak behera egin izanaren hainbat arrazoi eman zituen: biztanleriaren zahartzea eta immigrante asko beren jaioterrira itzuli izana. Datuak 2015eko udal hauteskundeetan aldaketak eragingo ditu udalbatzako kideak 17tik 13ra jaitsiko direlako, besteak beste. Espainiako gobernuak datuari onespena eman eta gero, behin betikoa izango da jada. Datuaren jiran ika-mika sortu zen Iñigo Peñagarikano jeltzalearen eta Mikel Serrano alkate sozialistaren artean. Batik bat, jeltzaleek alkatearen eta liberatuen soldata jaitsiera eragingo duela esan, eta alkateak bere soldata aspaldi izoztuta dagoela eta 2.000 eta 5.000 biztanle dituzten herrietako alkateen pare dagoela defendatu zuen. Zirkulazio Plana Aurrekontuen lanketaren aurretik beste gai bat ere atera zen. Iparragirre Hiribidean egingo dituzten hirigintza lanen harira Bilduko Xabier Barriolak Zirkulazio Planari buruz galdetu zuen. Plana zertan den jakin nahi izan zuen, “lan hauek planarekin lotura dutelako”. Orain urte eta erdi norabide aldaketa frogatu zen Elizkaleko lanak amaitu zirenean. Gaia aztertzeko konpromisoa hartu zuen udal gobernuak eta orduz geroztik “ezer ez duela jakin” esan zuen Barriolak. Serranok Elizkalen eta Iparragirre Hiribidean norabide bakarra egonda, ibilgailuek abiadura handitzen dutela ikusita eta “naturalki funtzionatzen duenari bidea eginez”, zirkulazioa egun dagoen bezala uztea erabaki dutela adierazi zuen. Barriolak erabaki hori zein forotan hartu den ez dakiela, eta Zirkulazio Planagatik 27.000 euro ordaindu zirela gogoratu zuen. Bildu abstenitu egin zen puntu honetan. 2015eko aurrekontuak Zumarragako Udalak 12.424.688 euroko aurrekontu garbia izango du datorren urtean. Zumarraga Lantzen sozietate publikoaren aurrekontua batuz gero (334.510 euro), aurrekontu garbi bateratua 12.759.198 eurokoa da. Iazkoen aldean %3,22 egin dute behera aurrekontuek. Fernando Fariñas PSE-EEko bozeramaileak egonkortasun eta jasangarritasun printzipioak bete dituztela esan zuen eta Foru Funtsarekin bateratu dutela handik jasoko duten zenbatekoa, ez da horrenbestez bi erakundeen aurreikuspenen artean alderik egongo -5,8 milioi euro jasoko ditu Zumarragak aldunditik datorren urtean-. Mikel Serranok, bere aldetik, aurrekontuek behera eginda ere, gizarte zerbitzuetako aurrekontuek %9,7 gora egin dutela azpimarratu zuen eta Zumarragako Udalak duen %3,43 zorrari ere azpimarra egin zion. PSE-EEk eta PPk aurrekontuen alde egin zuten, EAJ abstenitu eta Bilduk kontra bozkatu zuen.
  • Alderdi bakoitzaren diskurtsoaren zertzelada bat
    • PSE-EE. Fernando Fariñas sozialistak bere taldearen helburua hirigintza lanak egiteaz gain, hauteskundeen ondoren datozenei udala kudeatzeko ahalmena uztea izan dela esan zuen, “nondik gatozen, non gauden eta nora goazen zehazteko lanabesa dira aurrekontuak. Zumarragak hobera egin du”. Ondoren, Mikel Serranok hitza hartu zuen agintaldiko azken aurrekontuei buruz aritzeko. Lehenengo eta behin, aurrekontuek behera eginda ere, “zumarragarrek ez dute zerbitzuetan nabarituko”, esan zuen. Austeritatea, zorroztasuna, efizientzia eta eraginkortasuna aipatu zituen alkateak. “Gure lehentasuna gutxien daukatenak dira” esanez defendatu zuen gizarte zerbitzuetako aurrekontuen igoera. Eta, bide batez, 2015erako erronka nabarmenenak zerrendatu zituen: Argixaoko bigarren zelaia, Euskal Herriko Itzuliko etapak, Europako Field Targeteko txapelketa uztailean, auzoen hobekuntza globala… 2015erako 1.200.000 euroko diru laguntzak lortu izanari garrantzia eman zion eta Antioko Interpretazio Zentroan aurreikusitako gastua 10.000 eurokoa dela ere esanda utzi zuen, “garai batean zenbaitzuk aurreikusten zituzten 300.000 eurotik oso urrun dago”.
    • PP. Begoña Pereirak aurrekontuak osatzeko “oso gogor” lan egin dutela adierazi zuen eta berdintasun sailean egindako lana ere defendatu zuen.
    • EAJ. Iñigo Peñagarikanok aurrekontuekiko jarrera “kritiko samarra” dutela agertu zuen hasteko eta behin. Akordioetara iristea zaila dela gehitu, eta aurrekontuak kudeatzeko modua auzitan jarri zuen. Jarraian, jeltzaleek egindako proposamenak aletu zituen. Bereziki aipatu zuen herri autobusaren gaia. Urtetan EAJk proposatu duen gaia izanda, “inolako azterketarik gabe urtarrilean martxan jarriko dutela esan digute. Ez gatoz planteamenduarekin bat, pozten gara martxan jarriko duzuelako baina geratu eta gogoeta egin behar dela uste dugu”. Peñagarikanok Eusko Jaurlaritzarekin adostutako inbertsioekin ados dagoela gaineratu zuen, eta desadostasun bakarra Zumarragako Ospitaleko aparkaleku berriarekin agertu zuen. Hain zuzen, imajinazio falta egotzi zion udal gobernuari, izan ere Anjel Kruz Jaka eta Linazasoro kaleetan aparkalekuak egon badaudela adierazi zuen, eta horiei etekin gehiago ateratzearen aldeko agertu zen.
    • BILDU. Xabier Barriola bozeramaileak koalizioak egindako 36 proposamenak ez zituela aletuko aurreratu zuen. Aurrekontuetan elkarrekin lan egin dutela esanda ere, azkenean oposizioaren proposamenak ez dituztela aintzat hartzen esan zien sozialistei, “ez dago inolako borondaterik oposizioarekin lan egiteko”. Besteak beste, Barriola pozik agertu zen aurrekontuak Foru Funtsarekin bat etorri izanagatik “hasieratik gure taldeak egin duen eskaera da”. Gizarte lankidetzari ere erreparatu zion eta gaur-gaurkoz Zumarragako Udalak %0,44 eskaintzen diola adierazi zuen, “helburua %0,7 bazen ere”. Hirigintzaren eremuan Kalebarren aipatu zuen eta Zumarraga zabaltzen ari bada ere, herrigunean bertan dagoen auzoaren gaia alboratuta izatea egotzi zion udal gobernuari. Mugikortasun Plana eta Zirkulazio Plana ere hizpide izan zituen, eta Urretxurekin batera egin beharreko elkarlana faltan sumatzen duela adierazi zuen Barriolak, besteak beste. Nekazaritza alorrean bere aspaldiko eskaera aurrekontuen barruan ikusi izanagatik pozik agertu zen, hain zuzen, Zumarragako nekazari bideen inbentarioa egiteko diru saila gorde du udal gobernuak. Ingurugiroaz ere zer esana izan zuen, arlo horretako diru saila %40 jaitsi izana salatu zuen eta erakunde guztiei gai honetan gutxiegi egiten ari direla esan zien; bide batez, Agenda 21ak aurrekontuetan presentzia eskasa duela eta gai honetan gehiegi inprobisatzen dela agertu zuen.
Bigarren erronda bat ere egon zen. Gaueko hamabien atariraino luzatu zena. Bigarren errondan talde bakoitzak bere jarrerak defendatu zituen, hala egindakoa nola egiteko dagoena. Azkenean, sozialistek beren aurrekontuak onartu zituzten PPko Pereiraren aldeko botoarekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT