Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urte berria, mendian

Urretxu eta Zumarraga
2015/01/09
Otamotz
Ostadar Urretxuko eta Zumarragako mendi taldeak etzi inauguratuko du aurtengo mendi denboraldia. Urnietako (Gipuzkoa) Adarra mendiko tontorra ukitzeko asmoa daukate. Abendura bitartean, hamaika irteera egingo dituzte, hain justu. Horrez gain, Iñaki Beitiaren omenezko XIX. mendi  martxa antolatzen lagunduko dute eta 33. Ostadar mendi astea ospatuko dute azaroan. Aurreko azaroan, Ostadar Mendi Asteari amaiera eman zioten elkarteko batzar nagusiarekin. Batzar hartan, 2015eko irteerak zerrendatu zituzten eta baita taldeko kideen zereginak zehaztu ere. Irteera bakoitza antolatzeko modu jakina dute. Aurrez, irteerek sei ordutik gorakoak ez izatea da jartzen duten baldintza bakarra. Esate baterako, etzi Urnietako Adarra mendira egingo duten txangoa aurrez egin du jada Ostadarreko kide batek. GPS bidez grabatu egin du ibilbidea eta Interneteko orrialdean zintzilikatu du (ostadar.org). Nondik igaroko diren, lekuen izenak, seinaleak… Hori guztia jaso ez ezik, ibilbide bakoitzak gordetzen dituen toki esanguratsuak ere adierazten dituzte. Etzikoa, adibidez, cromlech edo mairu-baratze eremua da eta, besteak beste, tenetako menhirra ikusiko dute. Jasotako informazio hori guztia bildu, eta mendizaleei triptiko bana ematen diote. Etzi 07:30ean abiatuko dira Urnieta aldera Zumarragako Elizkaletik eta 18:00etan itzuliko direla aurreikusi dute. Aurtengoan ez dute ibilaldi segidarik egingo. Aukeratu dituzten irteeren artean aurretik egindako batzuk errepikatuko dituzte. Adarra mendira joanak dira jada, hain zuzen 1982an. Hala ere, parajea hain aldatuta dago, Ostadarreko kide baten esanetan errepikatzea merezi duela: «Ibilbidea egitera joan nintzen eta lehen belarra zegoen tokian pinuak daude orain, alderik alde». Horrez gain, errepikatzearen aldeko agertu da beste arrazoi bategatik ere, hain zuzen: «Horrenbeste urteren buruan irteeratara datorren batek baino gehiagok ez ditu mendi horiek ezagutzen». Ordunte, Itxina eta Andiako irteerak ere berriz egingo dituzte aurtengoan. Gazte gutxi Irteeran parte hartzen dutenen batez besteko kopurua 32 lagunekoa da. Emakumezkoen zein gizonezkoen kopurua antzekoa da. Ez dago baina mendizale berririk. «Ibilaldietara goazenak pertsona berak izaten gara urte osoan zehar. Akaso, irteera jakinetara gazteren bat dator, baina ez da ohikoena». Uda parterako utziko dituzte, urtero bezala, Piriniotako irteerak. Aurten Riglos aldera joango dira lehenengo aldiz, Huescako Aurrepiriniora, alegia. Irailean Frantziako Piriniotan barrena hirumilako bat igotzeko asmoa daukate: Maupas gailurra (3.109 metro). Pirinioetara egiten dituzten txangoetan mendizaleak «oso pozik» ibiltzen direla dio Ostadarreko kideak, «lakuak eta errepidetik hiru ordutara dauden aterpetxeetan egotea gustura asko hartzen dute mendizaleek». Bestelakoan, Iñaki Beitiaren omenezko XIX. mendi martxaren antolaketan parte hartuko dute Ostadarreko kideek. Martxa datorren maiatzaren 31n izango dela aurreratu dute mendi taldetik. Horrez gain, Ostadar Mendi Astearen 33. ekitaldia egingo dute azaroaren 23tik 29ra. Federatu txartelak Urtarrilaren 30era bitartean mendi federatu txartelak egiten ari dira Ostadarren egoitzan. Txartelak egiteko asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara jo daiteke Zelai Arizti kultur etxean duten egoitzara. IRTEEREN EGUTEGIA
  • Urtarrilak 11. Adarra (819 metro). Arano-Adarra mendia-Urnieta. Gipuzkoa.
  • Otsailak 8. Bargagain (1.153 metro). Bargagain mendia-Urbasako Baso Magikoa. Nafarroa.
  • Martxoak 8. GR38, 1go etapa. Oion – Mantible zubia – Carravalseca eta Carralogroñoko aintzirak – Guardia. Araba.
  • Apirilak 12. Ordunte mendia. Karrantza-Burgüeño (1.044 metro) – Kolitza (883 metro) – Balmaseda. Bizkaia.
  • Maiatzak 10. Itxina mendigunea. Urigoiti -Atxulaurreko begia – Superlegor kobazuloa – Lekanda (1.309 metro) – Kargaleku – Orozkoko elurzuloa – Sintxitako sakana – Urigoiti. Bizkaia.
  • Ekainak 14. Andia mendia. Mugaga (1.208 metro) -Hirutasun Santuaren ermita 1.223 metro – Arbiozeko sakana – Ubaguaren iturburua – Errezu. Nafarroa.
  • Uztailak 11-12. Aurrepirinioa. Mallos de Riglos eta Agüero.
  • Irailak 12-13. Frantziako Pirinioak. Luchon.
  • Urriak 11. Izki mendia. Bujanda – Soila (994 metro) – Korres – Mantxibio (937 metro) – Maeztu. Araba.
  • Azaroak 29. Aizkorri mendizerra. Ondoren, bazkaria egingo dute Arantzazun. Gipuzkoa.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT