Abian da Eire-Bankoa xake txapelketa
    
  
    
          
                        
                
            
                     Atzo hasi zen Eire-Bankoa xake txapelketa. Aurtengo ekitaldian 40 lagunek parte hartuko dute. Hasteko, taldeen zozketa egin zuten. Ondoren, Urretxu eta Zumarragako Goierri taldeak eta Legazpiko Santikutzek derbya jokatu zuten. Euskal erara jokatu zuten: bi partida jokatu zituzten aldi berean. Legazpiarrak nagusitu ziren. Goierrirekin Txema Iriberrik, Jon Alvarezek, Txemi Alvarezek eta Julen Albisuak jokatu zuten. Santikutzekin, berriz, Joseba Urdangarinek, Xabier Garmendiak Victor Barrigak eta Mario Gallegok.        
                    
            
        
            Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
            Egin HITZAkide