Antioko aldapa zalez beteta dago, Itzulia noiz iritsiko zain
Euskal Herriko Itzulia Goierriko errepideetan dabil dagoeneko, eta laister iritsiko da Zumarragara. Antioko aldapa izango da ‘puntu beroetako’ bat eta dagoeneko, dozenaka zale bildu dira bertan. Bide bazterrak jendez beteta daude, eta asko izan dira bizikletaz igo direnak ere. Aurreneko pasaera 16:20 aldera egitekoak ziren, eta bigarrena 17:00etan. Tropela, ordea, 20 bat minutuko atzerapenarekin iritsi da Ataunera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide